top of page

Proiektuan planteatutako helburu orokorrak honakoak dira:

  1. Emozioak ezagutzea.

  2. Emozionalki gertatzen zaiena eta ikusten dutena asimilatzea.

  3. Norberaren eta besteen emozioak eta hauen zergatiak ulertzea.

  4. Norberaren edo besteen emozioen erregulazioa lantzea.

Proiektu hau, hiru urteko haurrekin aurrera eraman da eta gizartearen gabeziaz gain, klaseko giroaren beharra lasaitasuna dela ikusita, ideia hau aurrera eramatea ezinbestekoa izan da. Izan ere, gelako giroa oso aztoratua zen eta jarduera asko ezin ziren kalitatez burutu. 

Denboralizazioa: 

Gai hau, emozioekin estuki lotuta dago. Eta hauek bizitza osoan landu behar direnez, guri dagokigunez, lehenengo urteetatik hasiko gara. Haur Hezkuntzako geletan egunero emozioak azalarazten dira eta horregatik egunero landu behar dira. Aurretik aipatu bezala, proiektu hau, lau gaitasun emozionaletan oinarritzen da ezagutzea, asimilatzea, ulertzea eta erregulatzea. Hazken honekin da lasaitasuna batez ere erlazio gehien daukana. Edozein emozio lasaitasunaren bidez erregulatu daitekeelako. 

Ikastolan, haien kabuz lantzen hari dira emozioak eta Mar Romeraren formakuntza jasotzen ari dira. Hala ere, lsaitasunean oinarrituta proiektu hau hiru asteetan zehar burutuko da. Urtarrilaren 8an hasita eta Urtarrilaren 26an amaituta. Honen egituran, bi jarduera mota burutu dira. Alde batetik, denbora zehatzean burututako jarduerak eta beste alde batetik, denbora ez zehatzean burututako jardurak.

Denbora ez zehatzean egindako jardurak

Lehenengo astearen programazioa: Urtarrilaren 8tik-12ra arte

ASTELEHENA

Psikomotrizitatea (honetan bukatzerakoan emozioekin erlazionatutako asanblada burutuko da)

Emozioei buruzko ipuina eta abestia

 (3. eta 4.  JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuin bat eta arnasketa ariketa

(1. eta 2. JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina

( 5.  JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina eta dantza

(6. eta 7.  JARDUERA)

"Lehen eskolak, gizarteak ematen ez zituen estimuluak eskaintzen zituen. Gaur egun, eskolak, gizarteak ez daukan lasaitasuna bermatu behar du"

Gela barruan lasaitasuna bermatzeko proiektua

Bigarren astearen programazioa: Urtarrilaren 15tik-19ra arte

ASTELEHENA

Psikomotrizitatea (honetan bukatzerakoan emozioekin erlazionatutako asanblada burutuko da)

Emozioei buruzko ipuin bat eta margolan musikala

(8. eta 9. JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina 

 (10.  JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina eta irri terapia ariketa

( 11. eta 12.  JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina eta dantza

(13. eta 14.  JARDUERA)

Hirugarren astearen programazioa: Urtarrilaren 22tik-29ra arte

ASTELEHENA

Psikomotrizitatea (honetan bukatzerakoan emozioekin erlazionatutako asanblada burutuko da)

Emozioei buruzko ipuin bat eta erlaxazio ariketak

(15. eta 16. JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina 

 (17.  JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina eta dantza

( 18. eta 19.  JARDUERA)

Emozioei buruzko ipuina 

(20.  JARDUERA)

Denbora zehatzean egindako jardurak

bottom of page