top of page

ZUZENDARITZA KONTSEILUA

LEHENDAKARIA 
Lucía Santamaría

LEHENDAKARIORDEA 
Iñigo Miranda

IDAZKARIA 
Aiti Miranda

BATZORKIDEAK 
Ziortza Gil, Itziar Zarate, Muskoa Sánchez,

Joseba Martínez, Mikel Abasolo, Amaia González de Zarate, Silvino Baigorri, Ion Zarandona, Susana Sucunza

JATORRIA:

 

Ibilbidea 1963an hasi zen. Urte hartan, Gasteizko dozena erdi bat familia ados jarri eta erabaki zuten beren seme-alabei hezkuntza alternatiboa eskaintzea, ohiko ikastetxeetan eskaintzen zutena ez bezalakoa. Euskarak, euskal hizkuntzak, une hartako ofizialtasunak ukatzen zion tokia eduki behar zuen hezkuntza horretan. Ekimen hari esker, hamalau ikasle hasi ziren Zerkabarren kaleko etxebizitza batean, Izaskun Arrue (1927- 2016) andereño zutela. Izaskun izan zen, beraz, Olabide Ikastolako lehendabiziko andereñoa.

Hasiera zaila izan zen, baina sortzaileek ez zuten etsi; izan ere, nahiz eta ikastetxea ez zen ofiziala, nahiz eta ez zuten inolako laguntzarik jasotzen erakundeetatik, nahiz eta izaera juridikorik ez zeukan, nahiz eta ezin zuen promozio publikorik egin, eskaera gero eta handiagoa zen. Zehatzago esanda, 1966-67 ikasturtean baziren 34 ikasle izena emandakoak, eta 1967-68 urtean, berriz, aurreikuspenik baikorrenak ere txiki geratu ziren, 85 ikaslek eman baitzuten izena. Ordurako hiru andereño ari ziren lanean ikastolan. Klandestinitatean lan egitera behartuta zegoen proiektua, ametsa, erakundea, errealitate indartsu bihurtzen ari zen.

BILKAERA:

 

Ikastolak zeukan hazkundea ikusita, familiek erabaki zuten ikastetxe gisa legeztatzea. Garai hartako gorabeherak zirela-eta, Francoren diktaduraren azken garaia baitzen hura, antolatzeko gaitasun handia eta hamaika trikimailu baliatu behar izan zituzten ikastetxeak aurrera egin zezan. Egindako gestioei esker, garai hartako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Lehen Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren ofizio baten bidez, 1968ko urriaren 3an, Aita Raimundo Olabide Ikastetxea aintzatetsi zuen. 

Edonola ere, izugarri hazi zen ikasle, irakasle, gainerako langile kopurua, bai eta instalazioak handitu ere. Zuzendaritza taldekoek aurre egin behar izan zioten bilakaera hori, eta horregatik, hiru eraikin ere hartu behar izan zituzten. 20.000 metro koadroko lursaila erosi zuen kooperatibak Lasarten, eta gaur egun instalazioak osatzen dituzten eraikinetako lehena eraikitzeko lanak abiarazi zituen. Lehenengo eraikina 1975eko apirilaren 19an inauguratu zuten.

Urteen joan-etorriarekin, Olabideren hezkuntza eskaintza handitu egin zen, eta BBB eta UBI ere hasi zen eskaintzen; horrez gain, kultura eta kirol elkarteak ere sortu ziren, eskolaz kanpoko jarduerak bultzatzearren; bestalde, ikastolaren beraren hazkundeari eta azken bi hamarkadetan hezkuntzak izan duen bilakaeraren ondorioz sortutako behar berriei aurre egin ahal izateko, eraikin eta ekipo berriak ere lortu zituen Ikastolak. Hala bada, 1983an Zelaia eraikina inauguratu zen, Juan Zelaiaren oroimenez, izan ere, ezinbesteko laguntza eskaini zuen proiektua gauza zedin.

IKURRA:

 

Ikurra Olabide ikastolaren erakusgarri da. Adierazle argi eta sendoa. Irakurterraza, ikusgarria eta esanahi handikoa.


Alde batetik, zuhaitza, jakintzaren eta zientziaren isla. Iraganean, orain eta gero ere, zuhaitz emankorra. Zuhaitz horrek bi adar lodi ditu, batez ere elebiduna den taldearen adierazle.


Beste alde batetik, marraztu gabe dagoen arren, hor ageri den, zirkulua. Ikusmenaren magiak abiarazten duen forma da.

BALIOAK: 

  • Talde lana. Talde lanean aritzen dira guztien artean helburu berdina lortzeko.

  • Bezeroenganako noranzkoa. Bezeroak ezagutzen dituzte eta beraientzat garrantzitsua dena antzematen ahalegintzen dira.

  • Etengabeko hobekuntza/berrikuntza. Esperientziarengandik ikasiz hobetzen dute, akatsak zein lorpenak aztertuz.

  • Emaitzenganako noranzkoa. Ahaleginak, helburuak modu eraginkor eta efiziente batez lortzera bideratzen dituzte.

  • Aldaketaren kudeaketa. Aldaketak erakundeko pertsonentzako hobekuntza aukera suposatzen dutela zabaltzen eta azaltzen dute.

  • Iraunkortasuna-konpromisoa. Ez dute animorik galtzen bidean aurkitzen dituzten oztopoak direla eta.

  • Enpatia. Beste pertsona batzuen jokabide, ideia eta ekintzekin bat datozen sentimendu eta aldarte emozionalak identifikatzen saiatzen dira, eta informazio hau kontutan hartuta jokatzen dute.

  • Etika-zintzotasuna. Besteekin dituzten erlazioak errespetatzen dituzte eta konfiantzan oinarritzen dira.

  • Euskal nortasunarekiko konpromisoa. Euskararen normalizazioaren bidez eta kultura eta ohiturak bultzatuz.

GOIBURUA: 

Olabide ikastola gizarte-ekimeneko euskal ikastetxea da, familiek kooperatiba gisa sortua eta onura publikoko onartua.

Haur-hezkuntzatik batxilerrerainoko irakaskuntza eskaintzen die bere ikasleei, eskolaz kanpoko kultura- eta kirol-ekintzez gain, familien beharrei egokitutako zerbitzu eta azpiegituren laguntzaz.

Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza garatzen ditu eta Gasteizko eta Arabako gizartean eragile aktibo izanik euskal herrigintza bultzatzen du.

 

PRINTZIPIO ETIKOAK:

Zuhurtzia, Justizia, Sendotasuna eta Neurritasuna.

OLABIDE IKASTOLA    Carretera Lasarte, s/n   

01007 Vitoria-Gasteiz (Araba) 


posta@olabide.com

   Tel: 945 011963   

Fax: 945 130250

Ikastolaren historia

KOKAPENA

bottom of page