top of page

6.JARDURA: “Nola dastatu ilargia”

Liburu hau, guztion elkarlanarekin, lasaitasuna eta ongizatea lortzen dutelako proposatzen da. Hau da, guk egindakoa besteengan eragina izan dezakeela eta besteok egindakoa guregan eragin izan dezakeela. Beraz honekin, transmititu nahi dena, lan on baten ondoren lortzen den ongizatea da.

7.JARDURA: “Pozik bazaude”

Abesti honek dantza moduko bat dauka eta honetan, poztasunaren sentimendua azaltzen da. Dena den, nahi beste errepikapen egin daitezke, nahi diren emozioak landu ahal izateko. Hemen ondoko bideo honetan abestia eta dantza agertzen da.

Ostirala 12: Ipuina eta dantza

HAUSNARKETAK

 

Seigarren jarduera. Hau ere, haurrei gustatu zitzaien izan ere liburu eta ipuinekin liluratuta geratzen direlako. Gainera, ipuinaren amaieran, animali guztiak lotan geratzen direnez, haurrak ere lotan zeudela egin zuten eta lotan nago kanta abestu genuen eta jolas modura rin eta rin esaterakoan esnatzen ziren eta saltoka hasten ziren. 

Zazpigarren jarduera, izugarri disfrutatu zuten. Jantokira joan baino lehen egin genuen, gaileta jaterako orduan denbora ez genuelako izan. Baina haurrak behin eta berriro eskatzen zuten, beraz, hiru edo lau alditan egin genuen. Egun horretan egiteaz gain, beste egun batzuetan ere dantza honekin aritu gara. 

bottom of page