top of page

20.JARDURA: “Puxika festa”

Azkenengo eguna denez, zeozer berezia prestatzea gustatuko litzaidake. Eta janaria ezin dugunez ikastolara eraman, jaten duten guztia glutenik gabea eta gailetak edo fruta denez, puxikekin kontu bat egingo dut.

Lehenik eta behin, puxikak zintzilik jarriko ditut gelatik zehar haiek komunera doazen bitartean. Sartzen direnean, dena apainduta ikusiko dute eta alfombran ipuin bat entzutera eseriko gara. Ipuina nik asmatu dut eta ez dut euskarri fisikorik erabiliko. Puxikak soilik erabiliko ditut, bakoitzak berezitasun bat izanik. Koloreetan oinarrituta eta emozioei erreparatzen dietenak. 

Behin ipuina kontatuta, puxikak puztuko ditugu eta gorputz botata pixka bat jolasean arituko gara, proiektu honi amaiera polit bat emanez. 

Ostirala 26: Ipuin berezia eta festa

HAUSNARKETAK

 

Hogeigarren jarduera, izugarria izan da. Haurrak eta guk geuk ere, pasada bat dusfrutatu dugu. Haurren harridura aurpegiak, zirrarak, jakinminak eta gogoak nabariak ziren eta ez zaizkit inoiz ahaztuko. Bazekiten zertaz zioan kontua eta ni koloreetaz galdetzen nienean, haiek bazekitenez kolore bakoitzari zegokion emozioa, ahoa poztasunez betea erantzuten zuten bazekitelako esango zutena egokia zela. Gainera enpatia garatzea lortu zuten eta azkenean sortu zen egoera guztiok puxikekin jolasean ibiltzerakoan, gozamen puruarena izan zen. Uste dut, oso bukaera ona izan zela eta agian hobeagoak egon litekeela, baina niretzat ezinhobea izan zen. 

bottom of page