Jarduera honen xedea, Lasaitasunaren txokoaren filosofia berreskuratzea da, hau da, haurrak urduri, nekatuta, haserre daudenean edota lasai egon nahi dutenean, horretarako eremu bat eskaintzea. Beraz, horretarako daukaten eremua, berrantolatuko da material berriak sartuz honi estetika eta funtzio berria emanez. Sartuko diren materialak honako hauek dira:
-
Botila sentsorialak: Hauek hiru izango dira, bakoitza kolore batekoa eta barruan elementu ezberdinak sartuta egongo dira. Urez beteta egongo dira eta urari koloratzailea gehituz lortuko dugu botila bakoitzak kolore bat izatea. Horretaz gain, dentsitatearekin jolastuko dugu eta horretarako batuk barruan xaboia izango dute.
-
Euri makila: Bakarra egongo da, hau egiteko, kartoia, makilatxoak, arroza, kola zuria eta oihalak erabiliko dira.
-
Sako beroak: Hauek oihal ezberdinetakoak izango dira, tamaina txikikoak haurrak hauek maneiatu ahal izateko eta barruan, hasiak izango dituzte. Hauetako bost egongo dira.
-
Emozioen txotxongiloak: Hauek egiteko, kartulina, lazoa, artilea, errotuladoreak eta makilak erabiliko dira. Hauetako zortzi egongo dira. Eta antzezlanak egiteko erabili daitezke.











Lasaitasunaren txokoaren filosofia berreskuratzea
HAUSNARKETAK
Jarduera hau, arrakasta asko izan du. Lasaitasunaren txokora behar beste garrantzia ematen hasi diotelako eta batez ere, eremu horretako lasaitasun gunea eta momentuak errespetatzen hasi direlako. Horretaz gain, haurrak beste txokoetako elementuak txoko horretara ez eramaten ikasten doaz. Baina hala ere, egun batzuetan, kaosa sortzen jarraitzen da edota haur zehatz batzuk txoko horretara hurbiltzen direnean.