Gelan lagun berria izango dugu, honek, aurpegi aldakorra izango du. Bere ondoan emozio ezberdinekin, poltsa bat egongo da. Honen barruan hiru emozioen (pozik, haserre eta triste) aurpegi batzuk egongo dira. Eta egunero eskua sartu eta emozio bat aterako dugu. Gure lagunari, emozio hori aurpegian esleituko diogu eta haurrak lagun berriaren hasierako emozioa haien jarrerarekin aldatu ahal izango dute. Era honetan, haurrak emozioen erregulazioa landuko dute, haiek egiten dutena ondorio batzuk izan dezakeela jakinda. Beraz, haurrak bere lagunei min egiten badiete, gure laguna etxera joateko ordua heltzen denean triste joango da edo aldrebes, ondo portatu baldin badira, pozik joan daiteke etxera.




Gelako lagun berria
HAUSNARKETAK
Jarduera honekin haurrak asko disfrutatu dute. Egunero lagun berriagatik galdetzen zuten eta gelakide bat bezala hartzen amaitu zuten. Izena jarri zioten, Txomin hain zuzen ere. Eta egunak aurrera pasa ahala, haiek klasean zeozer gaizki ikusitakoan, bazekiten txomin harrere joango zela etxera eta haiek esaten ziguten txomin ez zegoela pozik. Asko gustatu zitzaien eta nahi zutena zen txomin pozik joaea etxera baina batzuetan lortzen zuten eta beste batzuetan ez. Hala ere, gure helbrua ez da txomin pozik joatea etxera baizik eta emozioen erregulazioaren kontua lantzea.