Haurrak zirkulazio librean dauden bitartean, arte txokoan eskulan batzuk egiteko aukera izango dute. Hauek anitzak izango dira. Egunero marrazteko marrazki batzuk eskainiko zaizkie, baina egun zehatz batzuetan, pegamenduarekin egiteko eskulan batzuk egiteko aukera izango dute.
-
Lehenengo astean, pegamenduzko forruarekin borobil bat marraztuko dugu, horman jarriko dugu eta pegamendua duen aldea agerian utzita, haurrak, koloredun paperezko zatiak itsasten joango dira. Behin haiek hau amaituta, borobila moztuko dugu eta beste forru transparente bat jarriko diogu pegamenduaren aldetik. Era honetan bi aldeetatik babestuta geratuko da. Behin hori eginda, forrua ez tolesteko, hula hop bat jarriko dugu honen inguruan eta honetatik behera, luma batzuk jarriko dizkiogu hurrengo egunean haurrak gelara joaterakoan, amets harrapatzaile baten eredua ikus dezaten.
-
Bigarren astean, mandala batzuk izango dituzte eskuragarri hauek margotzeko eta bukatzen duten heinean, irakasleak hauek mozten joango gara.
-
Hirugarren astean, luma batzuen irudiak jarriko zaizkie mahaietan eta kutxa batean, koloreetako tirak izango dituzte. Egin beharrekoa, tira horiek lumaren marrazkian itsastea da. Eta gero horiek moztuko ditugu eta mandaletatik zintzilik jarriko dira bakoitzak bere amets harrapatzailea osatuz (aurreko jarduera azkar bukatzekotan, hau egiteko aukera izango dute).
*Haurren bat, amets harrapatzailea amaitzen duenean, gelan zehar zintzilikatuko da.




Artelanetan trebatzen
HAUSNARKETAK
Jarduera hau, ez zitzaien berezia egin, izan ere, beste batzuetan antzeko artelanak egin dituzte, baina dena den oso gustora aritu ziren eta normalean, margotzera sartzen ez diren haurrak jarduera honetan parte hartu zuten. Lehenengo zatia, nahiko partaide kopuru altua izan zuen eta mandal bakarra egin beharrean, bi egin behar izan genituen haurrak beste bat egiteko gogoekin geratu zirelako. Bigarren atala, asko gustatu zitzaien eta uste dut elaborazio gehien izan duena izan zela, hau da, mandalak gelako ingurune guztietatik zeuden. Eta azkenik, lumena nahiko polia izan zen, haurrak mahai batean elkartu ziren eta pegamendua elkarbanatu behar zutenez, harreman oso goxoak ikusi ziren. Dena den, aitortu beharra dago, azken jarduera hau, partaide kopuru gutxien izan duena izan dela. Azkenik, hauek zintzilikatu genituen eta haurrei hori asko gustatu zitzaien. Gainera, gurasoak klasera haurrn bila joaten zirenean, egindakoa erakusten zieten.