11.JARDURA: “Solo una puntita”
Ipuin honetan nahiz eta neguaren gaia landu, laguntasuna ere lantzen da. Honek lasaitasunarekin erlazioa dauka, izan ere, lagunak ondoan izateak, gertaera batzuetan lagungarria delako eta horrek lasaitu ahal gaituelako. Bakardadeak batzuetan, beldurtzen gaitu eta.
12.JARDURA: “Irri terapia”
Hau burutzeko jarduera edo joko batzuk egingo ditugu. Egun honetan, bi klaseak elkarrekin gaudenez, denbora motzagoa da eta beraz, jarduerak ere laburragoak izan beharko dira. Honezkero, bi jarduera soilik egingo dira. Lehenengoa barrezka haztea izango da, barre txikietatik, barre handietara iritsi arte eta aldrebes, barre altuetatik, barre txikietara heltzea. Bigarrena ordea, mugimenduan izango da. Bi keinurekin soilik hasiko gara eta gero beste batzuk gehitu daitezke. Irakaslea eskua altxatzerakoan, haurrak saltoka eta barreka hasiko dira eta besoak gurutzatzerakoan, haurrak haserre jarriko dira. Hau behin menderatuta, aipatu den bezala, beste keinu bat sartu daiteke. Kasu honetan eskuak elkartzea izan daiteke eta keinu hau haurrak, lurrean etzatea lo egongo balira bezala izan daiteke, lasaitasuna eskuratu dezaten.
Osteguna 18: Ipuina eta irri terapia
HAUSNARKETAK
Hamaikagarren jarduera, hau oso goxoa izan zen. Nire fulara erabilita, ipuina antzezpenera eraman genuen. Eta behin ipuina kontatuta, haurrak atera eta guztiok batera besarkatuta bukatu genuen. Era honetan behin eta berriro errepikatu genuen antzezpena ume gehienak atera ahal izateko.
Hamabigarren jardueran, benetan gozatu zuten. Barrea ezinbesteko ekintza bat da eta haurrak nagusiak baino honeto egiten dute. Intentsitatea izugarri ondo kontrolatu zuten eta barre ikarragarriak atera ziren. Honek tentzioa askatzen lagundu zigun eta honen ostean, behin indarrak aterata, haurrak lasaiago geratu zuiren.