Errutinak egiterakoan, asanblada egiteko aukera egongo da. Hauetan, haurrak zirkulazio librean zehar nola sentitu diren eta zer bizi duten adierazi ahal izango dute. Betiere harrak hitz egiteko aukera izango dute besteak entzuten baldin badituzte, baina norbaitek ez badu ezer kontatu nahi ez du zertan kontatu behar. Soilik aukera emango zaie emozioen ulerkuntzarako bide emanez. Asanblada hauek, errutinetan leku izateaz gain, psikomotrizitate saioen bukaeran ere tartetxo bat eskainiko zaie.

Zer bizi dut gaur
HAUSNARKETAK
Jarduera hau, batez ere psikomotrizitate saioetan eman da, izan ere, hauetan sortu izan dira. Baina horretaz gain, gaieta jaterako orduan, edota, goizean zehar ere gauzatu izan dira. Egun batzuetan zehazki oso interesgarriak izan dira hainbat gauza atera direlako. Egun zehatz batean adibidez, ume baten animalia hil zen eta hor hainbat gauza atera ziren edota beste egun batean, haur bat triste etorri zen, honen inguruan hitzegiten, guztiok enpatizatu zuten. Horretaz aparte, asamblea moduko honetako batean, gometxak jartzea bururatu zitzaigun haiek sentitzen ziren eraren arabera kolore bat esleituz.