8.JARDURA: “El bosque tranquilo”
Liburu honetan lasaitzeko moduak azaltzen ditu. Baso batean maitagarri batek oso astinduta bizi diren animaliei batzei lasaitzen laguntzen die. Eta liburu hau irakurtzearen helburua, hori haurrak aplikatu ahal izatea da.
9.JARDUERA: “Margolan musikala”
Jarduera honetan, margoak eta paper zuria erabiliko da. Saio honetan, beste gelakoak psikomotrizitatera joango direnez, gelan bakarrik egongo gara eta zoruan paper zuria jarrita, haurrei musika jarri arte margoak ezin dituztela hartu eta musika transmititzen duenaren arabera margotu behar dutela esango zaie. Erabiliko den musika, musika afrikar bat da eta ondoan agertzen den bideo horretakoa da. Honen helburua arte eta musika hizkuntzak elkartzea da eta musikaren entzumena errepresentazio grafikoaren bidez lantzea. Egin daitekeen beste proposamen bat, musika lasaia eta azkarraren erabilpena da. Bi erritmo ezberdin entzuteko eta hauen aldeak nabaritzeko.
Asteartea 16: Ipuina eta margolan musikala
HAUSNARKETAK
Zortzigarren jardueran, era ezberdin batean ipuina kontatzeko modua erakargarria aurkitu dutela uste dut. Izan ere, ipuina, liburu formatuan ez dugu aurkitu eta beraz, proiektore baten bidez, youtubeko bideoa jarri dugu eta gure hitzen bidez, ahotsak jarri dizkiegu irudi eta pertsonaiei.
Bederatzigarren jarduera, haurrak haien marrazteko gogoa eta ez benetan sentitzen dutena atera dutela uste dut. Egia da, musika ez zutela entzun eta jarritako margoen koloreen esanahiari kasurik egin ez ziotela. Dena den, margolana amaitzerakoan, haien aukerei eta ekoizpenen inguruan hitz egiten ibili ginen eta zenbait gauza atera ziren.