15.JARDURA: “Ez da ahotsik behar”
Liburu honen proposamena, besarkaden kontuarekin estuki erlazionatuta dago. Izan ere, jirafa ama eta haur baten inguruan doa. Jirafak ez dute ahotsik eta komuniatzeko eta maitasuna emateko, lepoa elkar ukitzen dute. Behin jirafa haurrak amarekin besarkatu direnean, haurra bere lagun guztiak besarkatzera joaten da. Era honetan hitzak erabiltzen ez diren maitasuna emateko modu ezberdinak daudela adierazten du liburuak.
16.JARDURA: “Kask kask oskola”
Jarduera honetan, beste klasea psikomotrizitate gelara joan dela aprobetxatuz, erlaxazioa landuko da. Kasu honetan bikoteka jarriko dira eta atzekoak aurrekoari masajea egingo dio musika bati jarraituz. Musika honek animalien izenak esaten ditu eta eskuekin hauek egin beharko ditugu. Beraz, masajea egin baino lehen, animaliak egingo ditugu haurrak zer egin behar duten jakiteko eta behin ezagututa, musika jarriko dugu masajea egiteko. Batek besteari egindakoan aldatuko dira eta aldrebes egingo dugu. Ondoko bideo honetan abestia eta masajea agertzen da.

Asteartea 23: Ipuina eta erlaxazio ariketa
HAUSNARKETAK
Hamabosgarren jarduera, ipuin honekin, isiltasuna lortu da. Izan ere haurrak, komunikatzeko era ezberdinak ikusi dituzte ahotsa erabili gabe. Ipuina amaitu denean, haien artean, besarkadak eman dituzte lepoa igurtsiz lepoluzeak izango balira bezala.
Hamaseigarren jarduera, primeran joan zen. Haur batzuk ez zuten parte hartu. Izan ere batzuei ez zaie kontaktu fisikoa asko gustatzen eta lasai lasai etzan egin ziren lurrean. Baina gehiengoak parte hartu zuten eta bikoteka jarrita isil isilik jarduera eraman genuen aurrera. Esan beharra dago haur batzuk abestia bazekitela eta beraz errezagoa izan zen. Dena den, lasaitasuna bermatzea zen helburua lortu genuen.