18.JARDURA: “Hutsunea"
Liburu honek, neskatila batek daukan hutsuneaz hitz egiten du, azkenean bere barnea arakatu behar du hor barruan zer dagoen ikusteko. Hasiera batean gauza askorekin hutsunea tapatzen saiatzen delako baina ez du lortzen. Azken finean, liburu hau garrantzia dauka, gauza guztiekin bizitzen ikasi behar dugula irakasten duelako hauen onurak ikusik. Ez ditugula desagerrarazi behar, hauek diren modukoak onartu baizik.
19.JARDURA: “Zaldiko maldiko”
Abesti hau lasaia eta nahiko motza da baina abesti honekin arnasketa ariketak egin genituenean, zabaldu eta uzkurtzearen mugimendua aurrera eramaten da. Gainera erritmoa lasaia izaterakoan burmuina eta gorputzaren aktibazio maila lausotzen du.
Osteguna 25: Ipuina eta dantza
HAUSNARKETAK
Hamazortzigarren jarduera, ipuin oso polita izan zen, haurrak guk haiei eskatu gabe, zulotik putz egin zutelako ea airea pasatzen zen ikusteko. Aurreko saioetan, arnasketa landu izan dugunez, honetan haiek bakarrik saiatu dira ariketa horrekin eta honen bidez, aurreko zeozer barneratu edo horren arrastoa geratu zaiela ikusi ahal izan dugu.
Hemeratzigarren jarduera, dantza motza iruditu zitzaien baina hala ere gustukoa izan zuten. Arazo horri aurre egiteko, berriro jarri genuen abestia eta horretaz gain, aurreko asteetan ikasitako dantzak eta abestiak ere egin genituen, era honetan memoria freskatu eta azkenengo egunak direnez, birpaso moduko bat egin genuen oroimen giza.