13.JARDURA: “Ez dio munstro txikik”
Ipuin hau, bullingaren inguruan doa baina oso egokia da lasaitasuna jorratzeko. Nagusiaren papera egiten duen haur bat klasean baldin badago, errealitate hori ipuinean islatuta ikusiko da. Eta horretaz gain, liburuak ezetz esatearen garrantzia azpimarratzen du. Gainera, bukaeran, etsaiak lagun amaitzen dute eta bion arteko laguntasuna sustatuz, lasaitasuna eskuratzen dute, lehen nagusiak txikiari lasaitasuna ukatzen ziolako.
14.JARDURA: “Alaiki”
Abesti honek alaitasuna lantzeaz gain, gorputz atalak ere lantzen ditu. Joko erritmikoa sortzen du eta horrek lasaitasunerako badauka bere zeregina, burua antolatzen laguntzen duelako aipatutako erritmoarekin. Hala ere, honen helburu nagusia haurrak mugimenduaz eta abestiaz gozatzea da.

Ostirala 19: Ipuina eta dantza
HAUSNARKETAK
Hamairugarren jarduera, ipuin hau, haurrak ezetz esaten ikasteko oso baliagarria da. Haurrak munstroa EZ esaten zuenean oihuka egiten zuten ez esaten. Hori haurrak haien errealitateko egoeretara islatu dute eta norbaitek min egiten dienean edo gustoko ez duten zeozer egiten dutenean, ez esaten dute eta liburuko tonu bera jartzen dute.
Hamalaugarren jarduera, abesti hau ere, asko gustatu zitzaien. Batez ere, adi adi zeudelako, zer gorputz atal zetorren ikusteko eta segituan hori mugitzeko. Gainera, egun honetan ez ezik, jantokira joan baino lehen askotan abestu izan dugu.