3.JARDURA: “Munstro arrosa”
Liburu honetan, munstro handi batek bizitzeko bere tamainako elementuak behar dituela azaltzen da eta lasai eta pozik egoteko ez zaiola besteon tamainetako elementuak balio. Beraz, honekin transmititu nahi dena da, haur bakoitzak era batera edo beste batek beste batera eroso egotea lortuko duela eta bati balio zaiona gerta liteke besteari balio ez izatea.
4.JARDURA: “Isil isilik”
Abesti hau, haurrei erakutsiko diegu, kainuak erabiliko ditugu esaten duena haurrak hobeto uler dezaten. Lehenengo irakasleak abestuko du eta keinuen bidez errepresentatuko du. Bigarren aldian, haurrei gurekin kainuak egiteko eskatuko diegu eta ahal izanez gero hitzen bat errepikatzeko eta gutxinaka -gutxinaka ikasten joango dira. Abesti honen helburua, gozamenaz gain, haurrak hau entzuten dutenean, isil isilik geratzea da. Dena den, ez da abesti osoa abestuko, helburua lasaitasuna lortzea delako eta abestiaren azken zatian, musika bizkortuz doalako eta intentsitatea igotzen delako. Beraz, ondoko bideoaren 2:10 minutura arte soilik abestuko dugu.
Asteazkea 10: Ipuina eta abestia
HAUSNARKETAK
Hirugarren jarduera, hau ipuin soil batean geratu zen. Haurrei gustatu zitzaien haiek ipuinekin gozaten dutelako. Munstroarekin enpatia izan zuten eta horretaz gain jakinmina ere izan zuten.
Laugarren jarduera, oso baliagarria izan da ez bakarrik egun horretan, baizik eta proiektu osoan zehar. Izan ere, haurrak buru belarri entzun zuten abestia lehenengo aldiz. Gero, ni abestu nien keinuak egiten nituen bitartean eta haiek liluratuta imitatzen zituzten. Behin bukatuta, haurrak berriro egitea eskatzen zuten. Eta behin haiek ikasita, haurrak isildu behar zirenean eta ez zutenean betetzen, abesti hau abesten genuen eta lasaitasuna bermatzen zen.