top of page

1.JARDURA: “Koloreetako munstroa”

Liburu hau, klasean behin irakurri izan dugunez, ezaguna egingo zaie eta era honetan, gaiarekin ezaguna den zeozerrekin harremanetan hasiko dira. Hemen emozioei koloreak jarriko dizkiete eta lasaitasunari berde kolorea egokituko diote. Liburua kontatzerako orduan, pote batzuk erabiliko dira eta pote bakoitzean kolore bakoitzeko elementu ezberdinak egongo dira. Eta hauek erakutsiko zaizkie haurrei, ondorengo jardueretan hauek identifikatzeko.

2.JARDUERA: “Arnasketa jarduera”

“Respira” deitzen den ipuinaren istorioa jarraituz arnasketa jarduera batzuk burutuko ditugu. Lehenengo, puxikak izango bagina bezala, lurrean etzanda, besoak zabalduko ditugu puztu arte eta ondoren suabe -suabe jaitsiko ditugu. Ondoren, nabe bat bagina bezala, zerura joango gara. Behin hau eginda, ezetz eta baietz esaten burua biratzen dugun bitartean arnasa hartu eta bota egingo dugu ontza izango bagina bezala. Beste animali bat ere probatuko dugu, katua esate baterako bizkarra gora eta behera mugituz. Honen ondoren txoria ere izango gara, arnasa hartuko dugu hegalak zabaltzerakoan eta besoak berriro uzkurtzerakoan botako dugu. Jarraian, loreak usainduko ditugu. Ondoren kanpaiak jo daitezke, mendiak igo eta jaitsiko ditugu eta eserita egonda bokal guztiak esango ditugu eskuak leku ezberdinetan jartzen (O bihotzean, U tripan, A biriketan, E lepoan eta I buruan. Ondoren esku bat buru aurrean eta beste bat buru atzean jarriko dugu eta etzan egingo gara. Amaitzeko, paperezko itsasontzi bana hartuko dugu eta tripan ipinita, gure tripa olatuak izango balira bezala, itsasontzia gainean jarri eta hau nabigatzen jarriko dugu.

Asteartea 9: Ipuina eta arnasketa ariketa

HAUSNARKETAK

 

Lehenengo jardueran, materiala sortu nuen kontaketa dinamikoagoa egiteko eta nahiko ondo funtzionatu zuen. Izan ere, haurren arreta mantentzen lagundu zuen eta gerora, lasaitasunaren txokoan kokatu genituen haiek hauekin jolastu ahal izateko eta haien emozioak hauekin identifikatzeko.

Bigarren jarduera, bi egunetan banatu behar izan genuen, izan ere, lehenengoan ez zigun denbrora eman guztia bukatzeko eta azkeneko zatia, paperezko itsasontziena, hurrengo egunean burutu genuen. Haurrei, asko gustatu zitzaien, haien arreta nabaritu zen eta horretaz gain, ariketa hauek, beste momentu batzuetan lasaitzeko erabili izan ditugu eta funtzionatu dute. 

bottom of page