Yolanda Arrieta

"intimitate gunea eratu"
Lehenengo gu piztu behar gara, gure etxea egin espazioa eraikitzeko. Era honetan, intimitate gunea sortuko dugu eta hotsen ahotsa bizipen bihurtuko da.
​
Aurrera egiteko, hiru janari mota behar dira. Lenhenengoa ogia, triparako; bigarrena lagunak eta maitasuna, bihotzerako eta hirugarrena, kontuak bizitzeko ezinbestekoak, burua eta honen irudimenerako.
​
Gure gorputzetik hasi gaitezke istorioak sortzen, hala nola, eskuarekin. Atzamar bakoitza egoera batekin erlazionatuz, esate baterako; nor, zer, noiz, non eta nola. Eta behin gorputza erabilita, ingurunera pasa gaitezke, objektuak erabiliz istorioak sortzeko.
​
Istoria hauek kontatzeko, ezinbesteko ezaugarri batzuk daude. Izan ere, intriga sortu behar da, erakarri egin behar da hartzailea, kontaketa aldia une dibertigarri bihurtu behar da eta askotan ahazten diren edo kontuan hartzen ez diren isiltasunak sortu behar dira.
​
" Puntuak etenak egiteko sortu ziren, puntuak kendu eta komak jarri ditugu azkarrago joateko eta gaur egun, komak kendu eta itota bizi gara".
