top of page

Haur eta Gazte literatura

"Mundua ulertzeko modu bat"

“Bat bateko helburu praktikoa ez duen multzo bat bezala definitzen du Lazarok, non egile batek egindako mezuen multzo hau irakurle unibertsal batentzat egina dagoen" 

(Lazaro Etxaniz, 1986).

"Haurra edo gaztea hartzaile duten eta hitza artistikoki darabilten manifestazioak"

(Juan Cervera, 1990).

"Haur literatura, orokorki, honela defini daiteke; haurtzaroan dauden pertsonek irakurritako, beraientzat aproposak, edo atseginak diren liburuak"

(Peter Hunt, 1991).

"Haur eta gazte literaturaren definizioan hartzailea hartu behar da kontuan. Honek dituen jarrera eta ezaugarriengatik ere abiatuz. Hau da, hartzailea zein den eta nolakoa den kontuan hartzen dituzten testuak" (Bernardo Atxaga, 1992).

Yolanda Arrieta

"Ekintza hitza baino lehen agertzen da eta horregatik piztu egin behar gara"

​

"Kontaketa aldia une dibertigarria bihurtu behar dugu eta inguruaz baliatu"

Haur eta gazte literatura zaila da definitzea. Gainera, adinaren kontua irizpide komertziala besterik ez da, bilduma horretan kaleratzen delako eta gizarte mailan izugarrizko eragina duelako. Askotan, haur eta helduen literatura bereizten da, baina Etxanizek honek, J. Iturralde dionarekin bat dator, literatura ona bada, kalitatezkoa, ez du aninik. Dena den, Manu Lopez Gaseniren hitzak ere aipatzen ditu, desberdinak dira, haur literaturak hartzaile berezia duelako eta horrek idazlana baldintzatzen duelako. 

​

Aurretik aipatu bezala, haur eta gazte literatura definitzea zaila bada ere, Etxanizek  honela definitzen du; haur eta gazte literatura, haurrentzat edo gazteentzat idatzia izan ala ez izan, beraiei irakurtzean atsegina sentiarazten dien testu multzoa litzateke. Definizio orokor bat egon ez arren, guztiok bi ideia amankomun dituzte; literaturaren defentsa eta idazlanaren kalitatearen alde egotea. Testu horrek gainera, hizkera berezia izan beharko luke, literatur hizkerak jolastu egiten duelako formekin, maila linguiztikoekin, ...  Dena den, bere definizioa eraikitzeko, aditu batzuen hitzei erreparatzen die: 

​

- Juan Cervera: Haurra edo gaztea hartzaile (ez derrigorrez helburu) duten eta hitza darabiltzen manifestuak direla dio.

​

- Peter Hunt: Haur literatura orokorki, horrela defini daiteke. haurtzaroan dauden pertsonek irakurritako, beraientzat aproposak, edo atsegingarriak diren liburuak dira.

​

- Fernando Lázaro Carreter: bat-bateko helburu praktikoa ez duten mezuen multzoa dela dio.

​

- Bernardo Atxaga: Haur eta gazte literaturaturaren ezberdintasun bakarra da hauen aurrean jartzen den hartzaile mota. Beraz, hauen ezaugarriei egokitutako testuak dira. 

​

Azken honen hitzei jarraiki, diskurtsoa hartzailearen eskakizunetara moldatu behar da eta zailtasun handiena harrera neurtzea da. Batzuetan liburuak adaptatzen dira hartzaileari,  honek guztiak perbertsio linguistikoa sortzen du eta hartzailearenganako mesprezu ekintza bat da (R. Sanchez Ferlosiok, 1990). Izan ere, irakurlearen gaitasuna pobretzen da moldaketa horien bidez eta jatorrizko idazleen laburpenak egiten dira. Aipatzekoa da, adaptazioen kontrako arrazoi hauen aurka merkatua dagoela izan ere, hauekin erosketa gehiago daude. 

​

​

​

Xabier Etxaniz

"Haur eta gazte literatura, haurrentzat idatzia izan ala ez izan, beraiei irakurtzean atsegina sentiarazten dien testu multzoa da, hiztegi berezi bat erabiltzen duena".

Victor Moreno

"Literatura kurlturaren parte, lengoaia literarioaren garapena eta fikzioa sortzen duen artefaktua da".

​

Literatura irakastea, ez da irakurtzea soilik, era literario batean heztea baizik. Literatura askotan era natural batean bereganatzen da eta gaur egun, alde batera uzten duen sentimenduak konpetentzia bezala ikusten da. Kanonak agintzen duten moduko hezkuntza jasotzen delako. Dduela denbora asko literatura mota bat garantzia hartu zuen. Mota hori, herri eta nazioei identitatea eman zien eta ikasi beharreko autoreak eta lanak, politika eta kulturaren araberako hautaketa bat egiten duena da.

​

Literatura irakastearen garrantzia arrazoitzeko, arrazio propioak ez dute balio. Horiek batzuentzat baliagarriak izan daitezkeelako baina beste batzuentzat ez. Gainera, momentuko egoeraren arabera aldatzen dira. Beraz, norberak bere arrazoiak aurkitu behar ditu literatura irakurtzeko eta ikasteko. 

​

Dena den, literatura finalidade endogenoak eta exogenoak ditu: 

​

- Endogenoak: Gaitasunak garatzeko estrategia egokiak eskuratzea da. Hau da, informazioa idazten jakitea, informazioa interpretatzea, baloratzea, antolatzea eta edukia beste egitura batzuetara pasatzen jakitea.

​

- Exogenoak: Helburuetan aberatsa den irakaskuntza da. Hitza komunikazio tresna bezala hartzen da eta horregatik askotan, literatura sendamodu giza hartu izan da. Dena den, literaturaren efektuak ez dira materialak, irakurtzerakoan ondo pasatzea eta irakurtzearen plazerra esperimentatzea beharrezko ekintza bat da.

​

Bi hauek elkarlanean aritu behar dira, bata testua gustokoa den edo ez jakiteko; eta bestea, testuaren egitura eta planteamendua ulertzeko. Horretarako, testu bat zer den ulertzeko beharrezko printzipioak ezagutu behar dira.

​

Guzti honekin, aitortu beharra dago literatura definitzea oso zaila dela eta batzuentzat literatura dena besteentzat ez da izango. Hala ere, hiru modu edo ikuspuntu aitortzen dira: 

​

- Literatura kulturaren parte bezala: Baina honetan literatura era honetan definitu aurretik kultura definitu beharko da.

​

- Lengoaia literario espezifikoaren eta bere erabileraren garapenaren parte bezala: Alderatuta uzten du enunziazioaren testuingurua. 

​

- Fikzioen sortzailearen artefaktu bezala: Tematikan zentratzen dena. Baina literatura berez, lengoaia da eta ez kontatzen den istorioa. 

​

Azkenik, aipatu beharra dago, literaturan imitatzea eta eraldatzea oso garrantzitsua dela. Beste testuen egiturak aztertzen dira eta aukera batetik aukera anitzak ateratzen direlako. Eskema bera erabiltzen delako, hortik testu berriak eratzeko. Honek norberaren ulerkuntza ahalbidetzen du eta gainera, ikustarazten du edozein testurekin jolastu daitekeela eta hortik ikasten dela. 

​

Beraz, haurrak  idatzita dauden testu guztiak irakurriak izatea merezi dutela ikusi behar dute. Irakurmen konpetentzia (ulertzea eta interpretatzea) eta literatura konpetentiza (erabiltzea) eskuratzen laguntzen dutelako eta hauek, beste gauza batzuk esateko orduan, norberarenak edo berdina esaterakoan baina beste era batez edo beste ikuspuntu batetatik, era ironiko, serio edo humorista batean testua birformulatzeko baliagarriak dira.

Inoiz egon ez badira ere gaur egun bezain beste irakurle, irakurketa ez da modan dagoen ekintza bat. Ez da igo irekuerle portzentaia eta liburutegiak, biltzeko lekuak bilakatu dira irakurtzeko leku izan beharrean. Gaur egun bi irakurle mota bereizten dira:

​

- Irakurle tradizionala: Liburuak irakurtzen dituena, konpetentzia linguistikoa daukana eta iralurle literarioa dena (Intertextu handiagoa dutenak, aurre ezagutza edo ibilbide literario zabalagoa dutelako).

​

- Irakurle berria: Teknologia berriekin fastinatuta dagoen irakurlea. Ahozko literatura apurtzen ari da eta gaur egungo irakurleak telebistan baino ez dute hau bereganatzen. Filmak oso modan daude baino hauek ez dute interpretaziorako leku uzten liburuak bezala. 

​

Irakurtzea, ez da jolas bat, aktibitate kognitibo eta konplexu bat baizik. Honetan parte hartzen dute pentsamendua, memoria eta irakurlearen aurrezagutzak. Betiere, jarduera indibidual eta boluntario bat izanik, inoiz ez modu instrumentalaren bidez. Hau eskolan eta eskolatik kanpo egiteko ekintza da, baina halanola izanda ere, irakurketa bizitzarako garrantzitsua izan behar da, orainaldirako zein etorkizunerako, beste pertsonekin ideiak konpartitzea eta ametsak izatea ahalbidetu behar du.

​

Irakurketa sustatzeko egokiena izan liteke irakurtzen ikustea. Biana kontuan hartuta irakurketak daukan helburu bakarra, irakurtzea berarena dela. Eta horrekin soilik, ideiak komunikatzeko, imaginatzeko gaitasuna garatzeko eta inguruko munduarekin erlazionatzeko baliabideak eskuratzen dira. 

​

Baina testuak irakurleak bereganatu behar ditu. Horretarako: egoera egokiak prestatu, materialak eskaini, irakurketa boluntarioa eskola zein kanpo eremuan sustatu (biak elkarbizi behar direlako), esfortsuak baloratu, gizartea ezagutu eta gurasoak irakurketaren garantziaz ohartaraztearen beharra dago. Beraz, Iraurketak, askeak, maitasunaz sustatuak, helduraren laguntza sentitzen eta barne intentziorik gabekoa izan behar dira.

​

Honen ondoren, literatura istorioen, poemen, tradizioen, dramen, gogoeten, tragedien, pentsamenduen, errelatuen, komedien multzo bat da. Zeinek lekuan lekuko identitate kulturala irudikazten duen denboran zehar. Literatura XIV. mendea, mundua eta pertsona ulertzeko ezinbezteko tresna izan da. Literatura ez da ekintza innatoa, erakuzten da eta Dámaso Alonso dioen moduan, "literatura irakasteko, lanen irakurketa zuzena baino modu hobeagorik ez dago".

​

Irakaskuntza hori lehenengo urteetatik hasi behar da, sehaska kantekin, mimo jokuekin, esaldiekin, ipuinekin, elkarrizketa istorioekin, abestiekin, abum ilustratuekin ... izan ere, haurrak ez dute dena esperientziaren bidez bereganatzen batzuetan ezagutza kontzeptu batzuk eman behar zaizkie eta hori transmititu behar zaie. 

​

 Pedro Cesar Cerrillo

"Literatura istorioen, poemen, tradizioen, dramen, gogoeten, tragedien, pentsamenduen, errelatuen, komedien multzo bat da. Zeinek lekuan lekuko identitate kulturala irudikazten duen denboran zehar". 

Litertaturaren bidez eskuratzen dira kulturako lehenengo testuak lengoaia bitartekari izanik. Eta Mendozaren esanetan, literatura ezagutza berrien eta erlazionatuen aukeraketa progresiboa eta elkarketa da. Irakurketarekin oso lotuta dagoen eta dekodetzea, ulertzea eta interpretatzea eskatzen duen gaitasuna da. Berak beste autoreen definizioak ere aipatzen ditu:

​

-  J. Kristeva: literatura erreferentzia intertextualen eta esaldien mosaiko bat da.

​

- M. Stubss: Konpetentzia literarioa, esaten dena eta suposatzen denaren harreman semantiko ezberdinak ulertzeko suposatzen duen gaitasuna da.

​

- T. Van Dijk: Literatura, interpretazio eta produkzio gaitasuna da. Testuak interpretatzeko eta eraikitzeko gizakiaren gaitasunaren deskribapena eta azalpena da. 

​

-  J. Culler:  Testu literarioak irakurtzeko konbentzioen multzoa da.

​

- Genette: Korrespondentzia harreman bat ematen da bi testu edo gehiagoren artean edo testu baten presentzia beste batekiko.

​

​

Konpetentzia literarioaren helburua da: Testuaz gozatzeko eta hauetatik interpretazioak eta balorazioak  era automatiko batean egiteko gai diren irakurleak prestatzea da. 

​

Literatura, baloreak, formak, estrukurak eta erreferente kulturalak proiektatzeko, diskurtsoaren berezitasunak adieraztea eta genero literarioen modelo berrien eraketa egiteko balio du. Beste funtzio batzuen artean, irakurlea formatzea beste testu batzuen irakurmenerako, testu literarioa ezagutzea inferentzia eta generoa eta gaia identifikatzen laguntzan duten konexio intertextualak egitea daude.

​

Irakurmena eta idazmena, ikasi behar dira ez baitira innatoak eta ekintzen bidezko prozesuekin eskuratzen diren gaitasunak dira. Hau da, idazten idatziz ikasten da. Eta irakurtzen irakurriz ikasten da. Irakurketa dekodetzea, ulertzea eta interpretatzea da. Hiru maila bereizten dira eta batetik bestera pasatzen dira garapen maila eboluzionatuz. 

​

​

Konpetentzia literarioaren mailak: 

​

- Hasierakoa, Ezagutza intuitiboa. Kualitate literarioa ezagutzen laguntzen duena,  hau da literatura era globalizatu batean ezagutzen da baina ezin da arrazoitu zergatik den literatura.

​

- Bigarren maila batean, Ezagutzan oinarritutakoa non literatura identifikatzen da arrazoiak emanez, 

​

- Hirugarren mailan, Ezagutza berrietan zentratzen da, esperientziaren bidez eskuratutakoak eta irakurle moduan formatzen dira.

​

​

Linguistikoki irakurle konpetente izatea:

​

- Testuak aktualizaziorantz antolatzen ditu irakurketak.

​

- Estimuluak, gakoak eta orientabideak identifikatzen ditu esandakoa berregiteko.

​

- Testuaren intentzinalitateari lotutako jarrera eskuratzen du.

​

- Hartzaile jarduera berarekin gozatzen du. 

​

- Irakurketa koherente bat eraikitzen du, non testua ez da kontraesanetan erortzen. 

​

- Irakurketaren esaldi ezberdinak identifikatu eta antolatzen ditu.

​

- Testua zein motatakoa izango den hipotesiak egiten ditu.

​

​

Interes handiko testu bat interesa galdu dezake, ez bere kualitate propioengatik baizik eta, irakurlearen edukia eta balioak identifikatzeko gaitasunagatik. Horregatik eta testua bere osotasunean ulertzen lagunzten duelako,  "harreman gaitasunak" erabili behar dira.

 Antonio Mendoza

"Literatura ezagutza ezberdinak martzan jartzen dituen irakurmen konpetentziaren eragiketa da".

​

Literatura haurren garapenean

Haurreren garapena aro ezberdinak dauza (Piaget) eta beste jakintzekin gertatzen den bezala, literaturak ere maila ezberinak jasotzen ditu aro bakoitzean. Mailak eboluzionatuz doaz haurrak handitzen diren einean eta ezagutzak bereganatzen eta osatzen doaz.

​

- ARO SENTSO-MOTOREA (0-2): Ahozko literatura da erabiltzen dena. Keinuak ahotsari laguntzen dio eta soinuetan oinarritzen da. Sehazka kantuak dira gehien erabiltzen direnak garai honetan eta haurrak mugimenduaren bidez ezagutzen du. Umea hitzarekin lehenengo hurbilpenak izaten ditu garai honetan eta harreman hori kontuan izan behar ditu, erritmoa, isiltasunak, simetria, errepikapena, memoria eta sinboloak. 

​

- OPERAZIO AURREKO AROA (2-7): Egozentrismoa sortzen da eta animismoaren agerpena ematen da. Haurrak mezu asko logika bidez eskuratu beharrean sinboloekin jasotzen dituzte. Jada hitzarekin harremana izan dute eta irudiekin harremana ikusten dute. Objektuak identifikatzen eta seinalatzen dituzte. Garai honetan ipuin fantastikoak eta rol jolasak dira nagusi. 

​

- OPERAZIO ZEHATZAREN AROA (7-11): Dedukzio logikoak egiten hasten dira baina hala ere, fantasia eta errealitatea oraindik ez dute oso ondo bereizten. Egozentrismoa alde batera uzten doaz eta sozio-zentrismorako bidaia hartzen dute. 

​

- OPERAZIO FORMALAREN AROA (11-15): Hipotesiak eta dedukzioak menperatzen hasten dira, ikuspegi kritikoa garatuz. 

​

​

Haurrekin literatura lantzeko ibilbidearen proposamena: 

​

KANTUAK ETA OBJEKTU IPUINAK + IRUDIZKO LIBURUAK ETA ALBUMAK + HERRI IPUINAK AHOZ KONTATUAK + IPUIN MODERNOAK

Liburuen garrantzia

Literatura haurraren garapenean hainbat arrazoiengatik garrantzitsua izan daiteke eta liburuen bidez lantzea onura hauek izan ditzazke:

​

- Liburuak eta istorioak haurren zentzumenak eta kuriositatea estimulatzen dute, entzumena bultzatzen dute, gaitasun ezberdinen ikaskuntza bermatzen du eta heldu-haurraren arteko interakzio aberatsa suztatzen du. 

​

- Psikomotrizitatea lantzen da haurra liburua heusten duenean edo orriak pasatzen dituenean, eskuen eta atzamarren mugimenduaren ondorioz.

​

- Haurren hiztegiaren irudimena (lehenengo zazpi urteetan) eta sormena estimulatzen dute. Era honetan, espero ez diren egoeretan adaptatzeko gaitasuna erakusten dute. 

​

- Istorioak haien identitatea sortzen laguntzen die eta haien sentimenduen adierazpenean eragiten du. 

​

Horretaz gain, Juan Kruz Igerabidek dio, ipuinak irudimena lantzen dutela eta munduaren ezagutzarako ahalbideak ugaldu egiten dituela. Beste alde batetik, barne eta kanpo munduari izenak jartzeko modua da. Beraz, modu honek, mundua izendatzeko, ezagutzeko eta beragatzeko tresna da.

​

Eta Anttxon Irustaren ustez, ipuinak gutxienez bi gauza eskaintzen dizkio haurrari, alde batetik babesa eta bestade, buruan jasotzen ari den ezagutzak eta ikuspegiak ordenatzen laguntzen dio haurrari.

Haurraren eboluzioa istorioaren ulerkuntzan

- 0-18 hilabete: Irudiak behatzea.

​

- 18 hilabete-3 urte: Objektuak identifikatzea.

​

- 3-5 urte: Irudietatik informazioa jasotzea (pertsonaien sentimenduak, lekua eta momentua).

​

- 5-6 urte: Dedukzio logikoak egiten ditu. 

​

- 7 urtetik gora: Istorioaren logika ulertzen du.

Beldurrak haurrengan duen eragina

- 8-10 hilabete: Pertsona ezezagunei eta gurasoengandik banaketari.

​

- 18 hilabete-3 urte: Uretara erortzea, animaliei, iluntasunari, ohe azpiko mounstroari.

​

- 3-5 urte: Iluntasunari eta jarraitua izateari.

​

- 5-6 urte: Fenomeno natural batzuei eta arrisku errealei.

​

- 7 urtetik gora: Istripuei, indarkeria fisikoari, haien gurasoen hiketari, suteei, lapurrei eta gerrei.

bottom of page