top of page

Liburu bat ondo kontatzeko ezaugarriak

"Kontatzea da areago entzutea. Kontatzea da usaina aditzea. Kontatzea da amildegira lerratzea, sentitzen duzulako hazi batek lur hartu behar duela oraindik existitzen ez den lurrean. Kontatzea da isiltasuna esperimentatzea. Kontatzea da elkar berotzea. Kontatzea da eguneroko errautsetatik su haziak distira egitea. Kontatzea da areago ikustea. Kontatzea da ez kontatzea. Kontatzea da..." (Pello Añorga)

Kontaleta OPAKOA izan behar da errealitateko komunikazio bat lortzeko. Ez da kontakizun lineala izan behar, isiltasunetik isiltasuneara joan behar gara eta kontrasteak erabili. Kontatzeko era asko daude baina, Pello Añorgak hiru mota hauek azpimarratzen ditu:

​

- Oso azkar, mugitu gabe, liburuari begiratzen: hau ez da komunikazioa irakurketa baizik.

- Entonazioa erabili ahots aldaketak eginez, erritmo geldoagoa (arnas gehiago). Ahoskatu eta enfatizatu hitz batzuetan (testua arnasa hartu behar du).

- Begirada, aurpegiaren keikuak eta mugimenduaren bidez kontatzea. Eta entzuleen parte-hartzea sustatzea. Interpretazioa.

​

Emozioak dosifikatu egin behar dira, keinuak egitea ondo dago baina exajeratu gabe, dramatizazioa egin daiteke haurrak handiagoak direnean. 

​

Ipuin bat kontatzerakoan heldua zenbat eta naturalagoa izan eta bere barneko haurra zenbat eta biziagoa eduki, orduan eta kontalari handiagoa izango da. Ahotsa eta jarrerak lagungarriak dira baina ezinbezteko hiru funtsezko ezaugarri daude: 

​

- Istorio bat edukitzea.

- Istorio hori kontatzeko gogoak izatea.

- Istorio hori kontatzeko momenturik egokiena bilatzea.

​

Ipuina jendearen aurrean kontatzea bilustea da, garen modukoak azaltzea eta horregatik, testuinguru hurbila izatea oso garrantzitsua da. Hurbiltasun hori sortzeko, ipuin bat aukeratzerakoan, gustokoa izan behar dugu, disfrutatu behar dugu eta sinezgarria izan behar da. Hori lortzen bada, entzuleak emozionatu eta murgildu daitezke.

Pello Añorga

Kontalari ona izatea, haurrarengana zuzenean iriztea da. Eta horretarako ezinbestekoa da egiten ari garen horretan sinistea.

Ipuinak ondo kontatzeko dekalogoa

Koldo Amestoy

1- Ipuin horrek zure gustokoa izan behar du.

​

2- Ipuin hori kontatzeko egoera izanez gero, irakur ezazu behin baino gehiagotan.

​

3- Ikas ezazu hitzez hitz, testua barneratu ezazu, kontatzen hasi zaitez zure hitzekin eta bere haria ikasirik, zure haritik hasi.

​

4- Denbora batez utzi ezazu berriro pausatua. Atsedena eman.

​

5- Ederkiago janzteko eta apaintzeko, ahozko lagunik behar edo nahi ote duten ikus ezazu. Behin hori jakinda, prest zaude ipuin hori kontatzeko, berarekin jolasteko eta entzuleari pozik eskaintzeko.

​

6- Entsaioak etxean abiatzea hobe, behar bada paretaren kontra.

​

7- Zure lehen urratsa leku eta momentu hautatuetan hobe duzu egitea, eta publiko berezitu edo lagun fidagarriei eskaintzea.

​

8- Hobe duzu ahal den neurrian, zure publikoa izanen den jendea aldez aurretik deus ez salatzea.

​

9- Lagunarteko gaualdi lasai bat antolatuta dela gela baketsu batean, jendea bildu ondoren, orduan ausartu zaitezke. 

​

10- Ipuinak, taulada gainera ere erakarriko zaitu, holako batez. Eta kontalaritza ere zeureganatu duzula, hainbat esperientzia egin ditzazkezu.

Ipuinak funtziona dezan, ogia bezala, beharrezkoa da behin eta berriz oratzea, behin eta berriz kontatzea. Guk kontatzen dugunean, zerbaitek gure barruan kili- kili egiten digulako da eta zerbait hori besteei eman nahi diegulako. Anttoon Irusta

"Pentsamendua esnatu, Ikusmena prestatu, Dastamena garatu, entzumena martxan jarri, ukimena entrenatu, sentimenduaz gozatu eta irudimena sortu"

Yolanda arrietaren tailerrean, egunerokotasunean asko erabiltzen dugun gorputzaren atala den eskua istorioak sortzeko tresna bezala aurkezten du. 

​

Bost atzamar daude. Bat NOR da, beste bat NON, hurrengoa ZER, jarraian datorrena NOIZ eta azkenengoa NOLA. Hau kontuan izanda, galdera bakoitzari erantzuna emanez istorio bat sortu daiteke. 

​

Literatura beraz, hizkuntzaz gozatzea, behin eta berriro saiatzea eta gozarazten duen zerbaitekin aritzea da.

Liburuak kontatzeko liburu batzuk 

PELEGRÌN, A. (2004): La aventura de oír. Cuentos tradicionales y literatura infantil. Madrid. Anaya (La Sombra de la Palabra; 9).

​

Liburu hau, batik bat, gaian espezializtak diren pertsonei zuzenduta dago. Ahotsaren garrantzian, erritmoan, liburu baten aukeraketan eta gelan egin daitezkeen tailerretan sakontzen du. Eta gainera, 32 herri ipuin ageri dira hainbat antologiekin bat.

CONE BRYANT, S. (1983): El arte de contar cuentos. Barcelona. Hogar del libro (Colección Navidad; 70).

​

"Primero complacer; después, en todo caso, instruir". Liburu honetan liburuak kontatzeko gida bat aurkitzen da. Eta horretaz gain, 30 ipuin praktikan jarri ahal izateko gidan agertutakoa.

FORTÚN, E. (1991): Pues señor... Como debe contarse un cuento y cuentos para ser contados. Palma de Mallorca. José J. de Olañeta (Erase una vez... Biblioteca de Cuentos Maravillosos; 64).

​

Egilea bere esperientzia azaltzen du eta haurrei txikitatik liburuekiko harremanak daukan garrantzia azpimarratzen du. Gainera, 24 liburu ageri dira adin ezberdinetako haurren garapena kontuan hartzen dutenak.

bottom of page