top of page

Liburuen analisia

Liburu baten analisia egiteko pauta batzuk jarraitu behar dira eta honen helburua liburuaren ezaugarri guztiak identifikatzea da. Izan ere, honen ondoren, liburua egokia dela ondorioztatu daiteke edo ez. Liburu bakoitza egokia izan daitekeelako gauza baterako edo besterako.

Erdizkalauetan taldeko antologia

Jarraitu beharreko pausuak: 

​

- Liburuaren fitxa: Liburuaren autorea, ilustratzailea eta izatekotan itzultzailea nor den azaltzea. Hauen formakuntzaren inguruko informazioa eskuratzea, liburuaren argitaletzea zein den eta zein urtean argitaratu zen azaltzea.

​

- Liburuak dauzkan ezaugarriei erreparatu: Ea ezaugarri fisikoak nolakoak diren, portada, testua, ilustrazioak, zein generoren ezaugarriak dituen, koloreen erabilpena, generoarekiko ikuspuntua, ... eta ezaugarri fisikoein adierazi nahi duena adieraztea. Hau da lerroen artean irakurtzea.

​

- Liburua kontatzen duenaren laburpena: Hau da, liburuaren kontakizunaren ideia nagusiak hartu eta horrekin laburpen bat egin. Honetan informazio guztia ez da agertu behar, baina nahikoa izan behar da, liburua irakurri ez duen pertsona batek zertaz doan jakiteko.

​

- Liburuarekin erabilpen didaktikoak: Liburu bakoitzak gai batzuk jorratzen ditu eta hauek haur hezkuntzako geletara eraman daitezke haiekin ariketen bidez landu ahal izateko. Edo batzuk bizitza berarako ere baliagarriak dira. Beraz, honetan, liburu bakoitzarekin egin ahalko liratekeen jarduera batzuk planteatzea.

Honezkero, analizi bat nola egiten den azalgdu ondoren, ezaugarri anitzak eskuratzen ditugu eta hauek tresna gisa erabili ditzazkegu gauza konkretu baterako liburu egokia den edo ez esateko.

​

Baina badaude, aditu batzuk, liburu bat ona den edo ez                                                                                                       egiaztatzeko zehaztu dituzten printzipio batzuk.

bottom of page