





Literaturaren bidez, imaginazioa garatuz, eguneroko bizitzaren paraleoa den beste istorioekin sortutako bizitza da.
"
"
Haur eta Gazte Literaturarekin kurtso honetan zehar jaso izan dudan harremana oso baliagarria izan dela uste dut. Hasieran, ikasgai honek ez ninduen asko trasmititzen, baina denbora aurrera joan ahala, ezinbestekoa iruditzen zait haurrekin lan egin ahal izteko, eta hortik haratago doan zeozertarako ere, gure ezagutzak handitzeko eta gure burua hobeto ezagutzeko.
​
Egia ezan, teoria asko eta adituen iritziak ikusi ditugu, batzuk paperean eta beste batzuk, aldiz, hitzaldien bidez. Hauetan, haiek diotena praktikan jartzea oso ikaskuntza esanguratsua iruditzen zait. Hauek akotan, pisutsuak dira baina oso garrantzitsuak gero haurrekin praktika egiterakoan, egiten dena arraoitzeko eta oinarri bat izateko. Horretaz gain, testu anitzak irakurri ditugu eta hau bai lan pisutzua izan dela, dena den, askok oso eduki potentea daukate eta horiek altxor bat bezala gorde beharko lirateke. Bestalde, denbora honetan praktika asko egin dugu klasean eta huarrekin egongo bagina bezala, gure laneko hainbat arlotan trebatu egin gara. Esate baterako, ipuinen kontaketa egin behar izan dugunean. Hau asko gustatu zitzaidan eta gainera, oso eroso sentitu nintzen. Egia da, ipuinak kontzatzea asko gustatzen zaidan ekintza bat dela, baina ez nuen uste klasean hain eroso aurkituko nintzenik aurrean haurrak izan beharrean helduak izanda. Honen eskutik, liburu bilduma ikaragarria ezagutu dugu, klasean irakurri ditugunean, beste lagunei entzun diegunean eta antologia egin behar izan dugunean. Antologian ez hautatutako liburuekin soilik, bilaketa horren bidean aurkitu ditugun guztiekin ere. Horri gehitu behar zaio praktiketan egoterakoan ezagututako materiala eta hauetan ez dira ipuinak bakarrik sartzen, abestiak, ipuin hasierak, ipuin bukaerak, aho korapiloak, esaera zaharrak, ... barne hartzen dira. Beraz, ikasgai honen aurretik maletan hainbat gauza sartuta banituen, baina denbora gutxi honetan neukana hirukoiztu egin da. Eta oso pozik nago orain seguruago sentitzen naizelako eremu honetan eta klase batean moldatuko nintzatekeelako.
​
Jaso dudan guzti honen ondoren, esango nuke, Haur eta Gazte literatura, Etxanizek dioen moduan ona bada ez dauka adinik. Frogapen giza, niri izugarri gustatzen zaizkidan haur liburuak daude. Horretaz gain, eduki zehatzak landu edo landu ez arren, lekuan lekuko identitatzea garatzen duten (Antonio Mendoza) eta irakurtzerakoan edo entzuterakoan esperientzia atsegina sortzen duen edozein testu da (Peter Hunt, 1991). Literatura askotan liburuekin erlazionatzen da, izan ere, hauek dira testuak bildu eta zaintzen dituztenak urteetan zehar. Horretaz gain, Juan Kruz Igerabidek dioen moduan, ipuinak irudimena lantzen dute eta munduaren ezagutzarako balialbideak ugaldu egiten ditu eta mundua izendatzeko, ezagutzeko eta beragatzeko tresna bilakatzen da. Aurretik literatura adinik ez duela aipatu arren, haurren garapena eboluzionatuz doa denboran zehar eta beste ezagutzekin gertatzen den bezala, honetan ere, ezagutzak urteekin gehitzen doaz Piageten hiru estadioak).
​
Ipuinen funtzioa beste batzuen artean, haurrari babesa ematea eta buruan jasotzen dituen ezagutzak eta ikuspegiak ordenatzen laguntzea dela jainda, literaturaren hiru funtzioak, aipatu behar dira (Teresa Colomer): Funtzio praktikoa (pertsona izaten ikasteko eta bizikidetza irakasteko balio dute), funtzio didaktikoa (lengoaiaren trebetasunen bidez, ezezaguna den hiztegia ulergarria bilakatzeko aukera ematen du) eta funtzio estetikoa (munduaren ulerkuntza eta sozializazioa bideratzen du). Funtzio anitzak izan arren, literaturaren hiru genero ere aztertu izan ditugu: herri ipuinak; urteetan zehar ahoz aho pasatu izan diren kontakizunak dira (Gemma Llunch), albumak; edozen adin daukan hartzailearentzako bideratuta dagoen genero literario berritzailea da (Txabi arnal) eta poesia; hizkuntzaz, emozioaz eta ideiaz sortzen den genero literarioa da (Edu Zelaieta).
​
Liburuei berriro erre erreparatuz, hauek analizatu behar dira, ipuin ona den edo ez jakiteko hinbat ezaugarri aztertuz. Ipuinak onak izan daitezte, baina egoera baterako ez egokiak eta besterako egokiagoak izan daitezke. Beraz, liburuaren fitxa aztertu behar da (nor den egilea, nor den ilustratzailea, zein urtetakoa den, argitaletzea zein den, ea sariren bat irabazi duen, ...), liburuaren ezaugarri fisikoei erreparatu behar zaie (portada, horri mota, formatua, irudiak, testuaren egitura, ...), istorioa aztertu behar da (ideia nagusiak hartuz) eta azkenik pentsatu behar da zein egoerarako den egokia eta nola erabili daiteke. Honen haritik, liburuak aukeratzerakoan oso adi egon beharra dago hainbat aspekturi eta horretaz gain, gaur egun puri purian dagoen genero berdintasunaren gaiari, izan ere, askotan emakume protagonisten kantitatea handitu da baina batzuetan kantitatea ez dator bat kalitateareki (Victoria Fernandez). Behin liburua aukeratuta, kontatzen ikasi behar da eta horretarako, ezinbesteko ezaugarria da, gure gustokoa izatea eta esaten dugun horretan sinistea (Pello Añorga). Hiru tokitatik sortu behar da ahozkotasunaren diskurtsoa zeozer kontatzerakoan: bularretik, sentimenduetatik eta errealitatetik (Uxue Alberdi). Eta bestalde, indarguneak aurkitu eta hauetaz baliatu ahulguneetaz ahaztuz, baina beti-beti takoi mentalak jantzi, auokonfiantza ematen digun elementu hori baita (Andoni Egaña). Eta guzti hau kontuan hartuta, jakin behar dugu, istorio bat kontatzeko eskua besterik ez dugula behar, bost galderei erantzuteko; non, nor, noiz, nola eta zer (Yolanda Arrieta).
​
Azkenik, garrantzitsuena da, jakitea nondik gatozen jakin ahal izateko nora goazen. Horregatik daukagun material guztia aztertu behar da eta hau ezagutzeaz gain bildu, etorkizunerako baliagarria izan daitekeelako. Maleta prestatzen da, bidai bai egiteko asmoa dagoenean, baina bizitza bidai jarrai bat da eta maleta prestatuta egon behar da momentu oro gertatzen den edozer gauzaren aurrean jokatu ahal izateko. Beraz, maleta egokia sortzeko, bidai honetan zehar gustatzen zaizkigun gauzak maletan sartu eta gustatzen ez zaizkigunak maletatik atera egin behar dira (Angel Lertxundi).
​
​
​
"Prestatu, bizitza bezalako bidaia baterako, baina ez ahaztu bizitzan zehar dauden momentu guzti horietaz gozatzeaz".
Erreferentzia bibliografikoak:
Alberdi, U. (2017). Birbizipena. Ahozkotasun egokia. EHU/UPV.
​
Añorga, P. (2017-01-14). Biziesperientzia. Haur literaturaren didaktikaz. EHU/UPV.
​
Arnal, T. (2012). Albumak. In El tratamiento de la muerte en el álbum infantil. Obras publicadas en castellano (1980-2008). Doktorego tesia.
​
Arnal, T. (2016). Biziesperienztia. Albumak. EHU/UPV.
​
Arrieta, Y. (2017-01-07). Biziesperientzia. Haur Literatura. EHU/UPV.
​
Arrieta, Y. (2017-01-12). Aho bete amets, haur literaturaren alde. Hezkuntza eta kirol fakultatea. Haur hezkuntzako gradua.
​
Behinola (2015). HGL eta genero-berdintasunari buruzko monografikoa. 32. Zkia.
​
Cerrillo, P. (2005). Los nuevos lectores: La formación del lector literario. Universidad de Castilla- La Mancha.
Colomer, T. (2010). Criterios de valoración y selección de libros infantiles y juveniles. Introducción a la literatura infantil y juvenil. Madril, Editorial Síntesis.
Colomer, T. (2010). Funciones de la literatura juvenil e infantil. In Introducción a la literatura infantil y juvenil. Editorial Sintesis.
​
Egaña, A. (2017). Birbizipena. Ahozkotasun egokia. EHU/UPV.
Emakunde (2009). Haur literaturako rolak eta gizarte eredu berriak. 75. Zkia.
​
Etxaniz, X. (1996). Haur eta gazte literaturaren definizio baten bila. In Euskal Haur eta gazte literaturaren historia. UEU.
​
Ferland, F. (2011). ¿Por qué es bueno contar historias y cuentos a los niños?. In Cuéntame un cuento. Madril: Narcea.
​
Henche Zabala, I. (2006). El viaje del héroe a través de los doce cuentos. Hoja de psicodrama en el primer trimestre.
​
Henche Zabala, I. (2008). Introducción a la pedagogía simbólica. In Henche Zabala, Educar en valores a través de los cuento. Buenos Aires. Bonum.s
​
Igerabide, J. K. (2003) haur poesía eta ahozko tradizioa. Sancho El Sabio, 18. 39-50.
​
Irusta, A. (2010-09-01). Hizpide. Ipuinekin hausnartzen. Behinola 20.
Lertxundi, A. (2003). Hotsen gorazarrea. Behinola 8. Haur eta Gazte LIteratura.
​
Lluch, G. (2010). Cómo seleccionar libros para niños y jóvenes: los comités de valoración en las bibliotecas escolares y públicas. Bartzelona, España: Trea.
​
Mendoza, A (2008).Función de la literatura infantil y juvenil en la formación de la competencia literaria. Blioteca Virtual Cervantes.
Moreno, V. (2009). Literatura para ser leída, imitada y transformada.
​
Mulero, J. eta Lasarte, G. (2014). Ipuin Sendagrriak. Ikastorratza 15 alea. http://www.ehu.eus/ikastorratza/15_alea/ipuin.pdf
​
Portell, J. (2007). Cuentos sobre contadores de cuentos. El tiempo del cuento. Lenguaje vebal 0-6. Aula de infantil. Num. 35.
​
Satrustegi, J. (2010). Ipuin miresgarrien mezu ezkutua. Behinola 9.
​
Zelaieta, E. (2017-04-22). Bisiesperientzia. Poesia. EHU/UPV
​
​
