Ahozko on bat egiteko baldintzak
Ahozotasun egokia egiteko beharrezko baldintzak:
- Mugimenduak orekatuak izatea eta hitzekin bat etortzea.
- Begirada guztiei zuzentzea.
- Kontatzen duguna hari bat izatea.
- Laguntzeko papera izatekotan ez irakurrtzea.
- Adarretatik ez joatea, zentratzea.
- Tonu eta ahoskera argia erabiltzea.
- Hitzaldia monotonoa ez izatea.
- Entzuleekin elkar-harremana izatea.
- Euskara egokitasunez erabiltzen jakitea.
- Entzuleak erakartzeko txiste edo abestiren bat sartzea.
- Takoi mentalak erabiltzea.
- Ahoz ondo komunikatzea sedukzio ariketa da.
- Diskurtsoak leku eta sentimendu ezberdinetatik egin daitezke.
- Diskurtso on bat egiteko preokupatu, okupatu aurretik.
- Dispositio on bat egitea.
- Helburua garbi izatea.
- Diskurtsoa eta jarioa ez da berdina, hauen desberdintasunak argi izatea.
- Bost pausuak jarraitu.
- Gorputz adierazpena inportantea.
- Beldurrak identifikatu eta disimulatu (aurre egin).
- Bektoreak erabili (inventioan).
- Isiluneak sortu (tentsio narratiboa mantentzeko).
- Indarguneak eta ahulguneak identifikatu eta hauekin lan egiten ikasi.
- Komunikazio ezberdinak erabili.
- Entzuleak bi plazer sentutu behar dute (entzutea eta entzunak izatea).
- Arnasa hartu behar da.
- Ez pentsatu eskuetan, utzi haien kabuz informatzen.
- Gure diskurtsoan sinistu.
- Besteen onarpenaren bila joantearen ohituta dago gizartean eta hori alde batera uzten saiatzea.
- Autokontrola izatearen beharra.
- Enpatikoak izatea beharrezkoa da.
- Diskurtsoa argia izan behar da.
- Enpoderatzea oso garrantzitsua da (eremu segurutik abiatuz).



