top of page

Literatura eta Generoa

Gema Lasarte

"Generoa ezabatzea eta aniztasuna lortzea da edozein ume pertsonaia baten larruan jartzeko modua"

Miren Guillo

"Bitartekaritza lana handia egin behar da liburuak gozamenarekin lot ditzaten"

Amelia Barquin

"Berdintasunaren diskurtsoa ikasgeletara heldu da, baina aniztasunarena eta norberaren askatasunarena ez dakit heldu ote den"

Gaur egungo generoa haur literaturan:

 

Amelia B: Generoa eraikuntza sozial bat da, pertsona guztiak bitan sailkatzen dituena: emakumea eta gizona. Eta sailkapen hori jaiotzeko momentutik bertatik gertatzen da. Horrek talde bakoitzari egokitzen dizkio ezaugarri batzuk eta hori guztia transmititzen da erakunde askoren bidez. 

​

Miren G: Gernero kontzeptuak analisirako kategoria gisa balio digu. Aukera ematen digu gauza asko ulertzeko. Generoa, mutil/neska binomiotik harago doa eta testuinguru-egoera bakoitzak bere analisi propioa dauka.

​

Gema L: Botere ikuspegitik begiratuta, gizartea sailkatzeko eta kategoriak egiteko eginda dago. Eta tartean dagoen guztia desagertzen da. 

​

​

- Garai batean sexu genero dikotomia "biologikoa vs soziala" ulertzen zen. Baina sexua bera ere eraikuntza soziala da. Pertsona batzuk sailkatzean datza.

​

- Haur literaturan, gizakien genero eraikuntzaz gain, animalietan ere ageria da. Hau oso argi ikusten da ilustrazioetan non balioak eta rolak transmititzen diren, batez ere, familia motetan; aita, ama, haurra, ... (Turin in Emakunde, 2009).

​

- Bitartekariaren lana, umearekin batera ipuina irakurtzea eta haurrak gizartearen bidez eraiki dituzten eskema binarioak lantzea da. Transmititzen dena, testuan, ilustrazioetan eta bitartekarian beran ere badago.

​

- Ipuin berriak eduki zehatzak lantzeko sortzen dira. Eta hori ondo dago baina ezin da ahaztu literaturaren oinarria, literatura beraz gozatzea dela. Ipuinak istorioak kontatu behar dituzte eta gero behar izanez gero, edukiak landu. Baina berdintasunaren, aniztasunaren eta askatasunaren edukiak inplizituak egon behar dira. Aniztasun handiko liburu errepertorioa egonik. 

​

- Diskurtzoan hitz egiten den berdintasuna gelan praktikara eraman behar da benetan ikusteko. 

​

- Ez gara berdintasunera heldu, emakumeak protagonista bezala agertzen direnean androzentrismoan murgiltzen dira. Edota mutilak feminizatzen saiatzen dira. Lortzen ari dena da, emakume guztiak gizonezkoen generoan ezarritako ezaugarriak izatea da.

​

Victoria Fernandez

"Kantitateak, ez du beti kalitatea esan nahi"

- Gaur egun sexuaren arteko berdintasunaren aldeko mugimenduaren etengabeko presioagatik, ezin daiteke esan, neskatilak gutxiengoa direnik Haur Literaturan.

​

- Dagoeneko ez da aurrekoa gainditu, eredua eraikitzeko fasean gaude. 

​

- Sakonean, adi egindako irakurketak aukera ematen du egiaztatzeko rol horrek betikoak izaten jarraitzen dutela. Amatxo eraginkor eta ilerkorrak, gizonezko protagonista-kide ausart eta oldartsuei baretasuna eta zentzua emateko daudenak. 

​

- Eraikitzen den emakume berri horri, gizonezkoen estereotipoak janzten zaizkie. 

​

- Beraz, oraindik ez dute oreka edo naturaltasuna aurkitu emakumezko pertsonaien definizioan. 

​

- Ikusi beharko lirateke zer nolako emakumeen ereduak eraikitzen ari diren. Beti kantitatea ez baitu kalitatea siurtatzen.

 

bottom of page