top of page

Poesia

"Bizitza ziklo bat da eta hoberena, zahartzea da. Bestela behar baino lehenago bukatzen da zikloa"

POESIA ZER DA?

 

Edu Zelaietak hitzaldi batean esan zuen bezala, poetek egindako galderen erantzunak poesian beran aurkituko dira eta haurrak bakarrik daukate poesia zer den galderaren erantzuna. Existentzialistak baitira eta zergatien galderak egiten dituztelako gauza ororen jatorria jakin nahian gizartearen mugak kontuan hartu gabe.

 

- Poesia hizkuntzaz, emozioaz eta ideiaz egiten da.  

​

- Poesia gehien jolasten duen genero literarioa da. 

​

- Poesia ez da polita, poesiak edertasuna bilatzen du ekintza tragikoak badira ere.

​

- Poesia literatur genero intimoena da.

​

- Greziarrek hitza eta musika elkartu zuten eta poesia sortu zen.

​

- Desikasi behar da poesia ikasteko.

 

- Gozamena bilatzen du baina hori metrikaren muga gabe bakarrik lortuko da. 

​

- Poesia irakurtzean sortzen den hotsen ospakizuna da. Atsegina dena eta emozionala, sentimenduak esnatzen dituena.

​

- Gizarteak poesiari dion beldurrarekin bukatu behar da, poesia dena delako, natura, bizitza, ...

​

​

Poesiak erritmoaz eraikitzen dira (errepikapena, simetria eta isiltasuna):

 

- Biko erritmoa 3 urterarte erabiltzen da.

​

- Sinboloaren eta memoriaren bidez hitzarekin harremanetan jartzen da haurra.

​

- Haur kantak, jolas poemak eta dekorazio olerkiak erabili daitezke haiekin.

​

- Errepikatze egiturak egin behar dira haurrek hobeto uler dezaten eta pentsamendu orekatua eskuratu dezaten.

 

- Ahozkotasuna erbailtzerakoan, errepika, antitesia, aliterazioa eta akumulazioa (zenbatzailea erabiliz, gehitze prozedura erabiliz, aliterazioaren bidez edota binak nahastua) aurkitzen da.  

​

 

"Poesia = tresna: mundua ulertzeko, ikertzeko, galderak egiteko, barrenak arakatzeko". 

​

​

Juan Kruz Igerabide

"Galdu den tradizioa berreskuratzearen beharrean gaude, eta hori familiaren, eskolaren eta haur literaturaren eginkizuna da".

​

Arbasoen tradizioaren parte bat oraindik Euskal herrian bizirrik dago nahiz eta hainbat erreferentzia galdu izan diren. Hau kontuan izanik, Igerabidek hiru zutabe bereizten ditu haur tradizio hori berpizteko ahaleginarekin:

​

- Familiaren zutabea:  Sutondoan eserita familiaren konpainian egiten ziren ekintzen tradizioa galdu da. Hori aditu honek berreskuratu nahi du eta horretarako, sutondoan egiten zena gaur egun ohe ertzean egitea proposatzen du. 

​

- Eskolaren zutabea: Eskolak etxea ordezkatzen du egoera askotan. Lehen, jolas- literatura eta buru- garapenerako jolas guztiak kalean suertatzen ziren eta gaur egun ordea, eskolan suertatzen dira. 

​

- Haur literaturaren zutabea: Haur literaturak ardura handia dauka tradizioaren berpizkundean, izan ere, gauza ez da errepikatzea, baizik eta gizarte bakoitzak bere irakurketa propioa egitea. Dena den, erlijioak eta ideologiak eragin handia daukate tradizioan eta hori poesian nabarmena da.

​​​

Anjel Lertxundi

"Gure belaunaldian onura asko ekarri dio haur poesiark kasu honetan maletaren metafora egin daiteke: Maleta bat bidaia egiteko balio du eta maleta hori ondo beteta eta ondo hornituta egon behar da bidaian gerta litekeenari aurre egin ahal izateko. Gainera, bidaian zehar gustatzen zaiguna maletan gorde eta gustatzen ez zaiguna maletatik ateraz maleta potolo eta potentea lortuko da.".

Haur poesiari erreferentzia egiten dion beste aditu bat Anjel Lertxundi da (Lertxundi in hizpide 2002):

​

Memoriaren kontzientzia:

​

- Nahiz eta tradiziozko abesti, poema eta esaldi erritmiko ezberdinak egon, askotan esaten diren hitzak desagertuta daude edo aldaera ezberdinak ematen zaizkio.

​

- Memoriak berebiziko papera dauka poesian, bere transmisioan eta memorizazioan.

 

- Urtez urte aldaketak ematen diren arren, aldaketa horiek aztertuz jakintza anitzak eskuratzen dira.

 

LIilura eta mekanismoak:

​

- Jakin behar dugu haurren lilura nola piztu (aliterazioa, estilizazioa, animismoa, ... erabiliz). Horretarako era estetiko, atsegin eta emozional batean adierazi behar da poesia.

 

Metafora beren inguruan:

​

- Poetek metafora berdinen erabilera bermatzen dute mundu tradizionalak utzi zigun ondare literarioak gure identitate kulturalaren aztarnak dituelako.

 

- Hizkuntzarekin jolasteko modu aberatsena da (elipsiak, ironia, erritmoa, estilizazioa, aliterazioa, irudiak, alderaketak…).

​

 

Arazoak:

​

- Aintzinean ez zeuden testu libururik, irakasleek kuadernoa kantuz, jolasez eta poemez beteta zeukaten eta sentiberakotasunaren arabera erabiltzen zuten. Horregatik, zaila da tradizioa ez den beste edozein material aurkitzea.

​

Oihartzunak:

​

- Tradizioz gai latzak edota liskarrak eta bestelako zenbait gai lantzen zituzten poemen oihartzuna gaur egun arte heldu zaigu.

 

Gure poetikaren nondik norakoak:

​

- Nora joan nahi dugun jakiteko beharrezkoa da jakitea nondik gatozen. Horregatik daukagun materiala aztertu behar da ezagutzeaz gain, etorkizunerako baliagarria izan daitekeelako.

​

​

"Poesia hitzekin jolastea baino ez da. Hizkuntzaz gozatzea, behin eta berriro saiatzea eta gozarazten duen zerbaitekin aritzea (Yolanda Arrieta)".

bottom of page