top of page

Adituak ahozkotasunari bruruz

Pello Añorga

Kontalari ona izatea, haurrarengana zuzenean iristea da. Eta horretarako ezinbestekoa da egiten ari garen horretan sinistea.

Hobeto komunikatzeko klabeak ematen ditu:

​

- Lehenik eta behin kontakizunak kontatzea bitartekorik gabe. Kontatzea = KOMUNIKATZEA da.

​

PRESENTZIA garrantzia handia du: Presentzia hau bermatzeko, begiratu behar da ikusteko eta belarriak behar dira entzuteko (Howard Garneren adimen espirituala entzuleekin bat egiteko). Presentzia badago, jakingo dugu zein da kontatzeko momentua.

 

- Gauza txikiekin harritzea lortzearen beharra. Liluratzeko gaitasuna eta kuriositatea sortu behar da (Ezinbesteko klabea).

 

- Estrategia ugari erabiltzeak ez du ezer bermatzen, estrategia egokiak hautatu behar dira nahiz eta urriak izan.

 

- Errepertorioa zabaltzearen beharra, edozein egoeretan materiala izateko.

 

- Bularretik mintzora hitz egin behar da. Egiten ari garren horretan SINESTEN eta kontatzen ari garena lehenik eta behin kontalariaren gustokoa izaten. KONFIANTZA sortu behar da. Era honetan inguru erosoa sortuko da.

 

- Ukimena eta KONTAKTUA garrantzi handia du.

 

- Hitzak ERREPIKATZEA gorputzeko modua da. Lehenik  kantak daude (trotan, lotan, esnatu), gero objektu-liburuak (partekatzeko espazioa sartzea) eta ondoren izendapenak egiteko liburuak.

 

- Komunikazioa ez dago baten eskuan bakarrik, hartzailea eta hizlariaren arteko ekintza bat da eta konplizidadea sortu behar da.

 

- Materiala zaintzea, haurrak materiala zainduko dutelako besteei ikusten dieten bezala.

Uxue Alberdi

Hitz hutsarekin hainbat gauza sentiarazi daitezke. Momentuan momentukoan zentratu eta ahalik eta hoberen egin.

Komunikatzeko edo diskurtsoa eraikitzeko hiru modu daude: Bularretik, sentimendutik eta errealitatetik. Hirurak elkartuz, diskurtso egoki bat sortuko da jendaurrearekin bat egiteko.

​

Hitz hutsarekin hainbat gauza sentiarazi daitezke, baina hauek antolatu behar dira diskurtsoa sentzua izan dezan. Izan ere, hizlariak publikoa harremanetan izan behar du, publikoaren miresmena eta maitasuna jasotzen duenean honek aurrera egiten bultzatzen baitio gogo handiagoekin. Gorputz adierazpena oso garrantzitsua da, komunikatzen duelako hitzik gabe. Testuingurua kontuan hartu behar da, dispositio egokia erabili behar da eta rolak erabili daitezke entzulegoarekin aurretik aipatutako harremana sustatzeko.

​

Kontuan hartzeko hainbat kontu azpimarratzen ditu Uxue Alberdik: 

​

- Erredikuluari ez zaio beldurrik izan behar.

​

- Ez da berdin hitz egiten jendaurre baten aurrean edo beste baten aurrean.

​

- Aurretik egin daitekeen guztia egitea.

​

- Inguruko onarpena eta ez onarpena kudeatzen jakitea.

​

- Maitatzen edo onartzen ez gaituen hori onartzen eta maitatzen lortzea. 

​

- Okerragoa da hanka sartzearen beldurra hanka sartze bera baino.

​

- Askotan puntu magistralaren ondoren hanka sartzen da (euforiaren ondoren).

​

- Saio erdian ez pentsatu bukaeran, momentuan bertan egin beharrekoari erreparatu.

​

- Kontuan hartzea  "katuaren erlaxazioa".

Angoni Egaña

Diskurtsoa jarioaren kontrola izatea da. Eta takoi mentalak eraman behar dira autokonfiantza izateko. 

Diskurtsoen alde positiboa da, momentuan bertan defendatzeko edo interbenitzeko aukera dagoela. Defendatzea gure izaera azalaraztea da eta gaur egungo eskolak mutu egiten gaitu. Egia da isiltasunak hotz jarioak baino gehiago trasmititzen duela eta presentzia soilik batzuetan gehio esaten duela, baina hitz jarioa ematen denean, honen kontrola izaten jakin behar da diskurtso egokia sortu ahal izateko.

​

- Jarioa soilik, hizkuntzan aritzeko gaitasuna da.

- Baina diskurtsoa, hizkuntza bakoitzean hitz egiteko gaitasuna da, estrategia komunikatiboak erabiliz. Izan ere, diskurtsoa helburu bat daukan hizkuntza aktu bakoitza da eta preokupazioa egon behar da okupazioa egon aurretik.

​

Eraginkortasuna segurtatzeko, Aristotelesen 5 PAUSUAK konuan hartu behar dira: 

​

- Inventio (Zer esan).

- Dispozitio (Esango dena zer ordenean esan).

- Elokutio (Nola esan bitxi edo ez arrunt).

- Memorioa (Nola hartu gogoan).

- Aktio (Nola exekutatu).

​

Kalkuku erretorikoa, nonbaitetik ateratzeko gaitasuna da eta bektoreak prestatu behar dira zuriz ez geratzeko. Honek balio du entzuleen arreta bereganatzeko. Gainera, hizkuntzak bi estadio dauzka, arrunt eta bitxi. Eta hizkuntza bigarren estadiora eraman behar da. 

​

Hasieran aipatu dugu hitz egitea eta isilunea. Hitz egiterakoan, gugan konfiantza izan behar dugu jendaurrean hitz egitean ondo aritzeko eta horretarako, takoi mentalak eraman behar dira, gugan autokonfiantza sortzen dutelako. Eta bestalde, isliluneak daude, hitzik gabe hitz egiten dutenak eta lau motakoak direnak Jesus Quinteroren esanetan: Publikoa, soziala, pertsonala eta intimoa.

bottom of page