Herri Ipuinak
Herri ipuinak, urteetan zehar ahoz aho pasatu izan diren kontakizunak dira. Hauek, eskolan haurrak hezi eta entretenitzeko erabili izan direlako gordetzen dira gaur egun, nehurri handi batean. Horretaz gain, hainbat ezaugarrirengatik bizirauten dute; izan ere, gogoratzeko errazak dira, ipuina entzuleari egokitzen zaio, kultura eta herriari egokituak daude eta hauek moldatzeko errazak dira (Lasarte, 2017).
Gainera, mitoak bezala, ipuin zahar hauek, sinbologiaren ikuspuntutik sortuak dira. Denborarekin, aldaketak izan dituzte elementuak gehitu edo kendu zaizkielako. Aldaketa hauek, ipuinen garapenean hiru mailatan sailkatu dira (Llunch 2000):
​
​- Ahoz aho: Aitzinean, baserrietan ahoz aho kontatzen ziren kontakizun hauek. Eta kontatzeko era ere berezia zen, lexikoa ez zen oso ugaria, gogoratzeko errazak ziren eta entzuleen ezaugarrietara moldatzen ziren (bertsio ezberdinak sortuz).
Gainera, diskurtso askotan erregela antzekoak errepikatzen dira:​ Errepikapena, hirukotasuna, bi protagonista nagusi momentu berean, oposizioa (ona/gaiztoa), bigarren mailako pertsonaiak, sarrera eta amaierako formulak, eskematizazioa (pertsonaiena-ekintzena), ekintzen bidezko karakterizazioa eta trama bakarra izatea.
​
- Idatzizko kontakizunak: Bigarren maila honetan, ahozko ezaugarriak desagertu edo birformulatzen dira. Irakurtzen dakitenentat zuzentzen dira ipuinak eta ideologiari erreparatzen zaio. Horretaz gain, kontakizunak euskarri batean transmititzen dira eta horrek denboran zehar mantentzeko aukera ematen du. Beraz, maila honetan, ahozkotasunari, idatzizkoa gehitzen zaio.
​
- Haur literatura eta teknologia berriak: Arrakasta gehien izan duen etapa da, ikus entzunezkoen bidez umeak identifikatuak sentitzen direlako eta honezkero haien interesa handitu egiten delako.
​
Irene Henche urtez urte transmitituak izan diren hamabi ipuin aukeratzen ditu. Hauek identitatea garatzen laguntzen dute psikodrama sinbolikoari esker. Gainera, autonomia, indibidualizazioa eta eraldaketa lantzen dute.
​
-Zazpi antxumeak
-Txanogorritxo
-Hiru txerritxoak
-Txokolatezko etxea
-Erpurutxo
-Erleen erregina
-Ahate itsusia
-Pinotxo
-Mari Errauskin
-Loti ederra
-Edurnezuri
-Ederra eta piztia
​
Psikodrama sinbolikoa, identitatea garatzeko balio du. Izan ere, horrekin, norberarekiko topaketa, emozioekiko topaketa, barruaren miaketa eta subjektibitatea lantzen da. Hau kontuan hartuta, psikodrama sinbolikoa gauzatzeko honako pausu hauek jarraitu behar dira:
​
- Ipuina aukerat.u
- Norberak ipuinaren zatia aukeratu eta izenburua jarri.
- Denon artean zati bat aukeratu eta dramatizatu.
- Behin zatia antzeztuta antzeztean sentitu duena taldean konpartitu.
- Grimm anaien bertsioak ahalik eta hobekien ezagutu.
Herri ipuinen zerrenda:
​
​
- Hiru txerrikumeak
- Txanogorritxu
- Ahate itsusia
- Hansel eta grettel
- Zazpi antxumeak eta otsoa
- Erpurutxo
- Pinotxo
- Mari Errauskin
- Loti ederra
- Edurnezuri
- Ederra eta piztia
- Erleen erregina
​
​

