Albumak
Txabi Arnalek hitzaldi batean esan zuen, literaturak ez lukeela adinei erreparatuz mugarik izan beharko. Egia da Haur Literatura dagoela baina literatura ona bada, mugak eta adin tarteak gainditzen dira.
​
ALBUMA DA:
- Genero literario berritzailea. Bakoitzak ezaugarri bereizgarriak ditu. Guztiak komunean daukaten ezaugarria, testua eta irudiak elkarrekintzan daudela da. Bata ezin du bestea gabe funtzionatu irakurleak testua ezin izango lukeelako ulertu elementu hauetako bat faltan izango balu (Txabi arnal). Hau da, liburuaren lengoaia guztiak osatzen duten multzo bat eta ezinezkoa da bakarka irakurtzea. Irudi eta testuaren arteko sinergia sortzen baita. Gainera, aukera eta estilo ezberdinak eskaintzen ditu: Letraren norabideak, kokapenak eta tamainak ere informazioa ematen du. Eta argunentua normalean lineala izaten da.
​
Ezaugarri fisiko komun batzuk dauzkate: Tapa gogorrekoak direla gehienak, irudi konplementarioak dituztela eta oso gareztiak direla. Azkenengo ezaugarri hau, aipatzekoa da izan ere, albumak gutxi saltzen dira. Euskaraz dauden gehienak itzuliak dira argitaletxeak ez dituztelako albumak euskaraz argitaratzen errentagarriak ez direlako.
​
Album bat hautatzerakoan, ilustrazioa eta testuaren arteko harremana aztertu behar da. Zentralarekiko narrazio paraleloak izan daitezke edo nabardura txikiak irudian irakurtzen ari dena espazio bakarrean bihurtzen dutenak (Llunch, 2010).
​
Album bat ezagutzeko ezaugarriak:
- Testua, irudiak, sekuentzialitatea, liburua eta paratestuak dira (Zapiraín eta Gonzalez, 2010).
​
​
Albuma igartzeko ezinbestekoak diren osagaiak:
- Formatua, textura, puntua, trazua, formak eta fondoak, kolorea, kontrasteak, konposizioa, erritmoa eta espazioa, planoa eta bolumena.
​
Ilustrazioaren funtzioak (Obiols 2004):
​
- Hitzak esaten ez dutena adieraztea.
- Testuaren edukia indartzea.
- Testua edertzea eta apaintzea.
- Inguruko munduaren elementuak adieraztea.
- Behatzen duenari aberastea.
​
​
Albumetan lantzen diren gaiak:
​
- Emigrazioa (La isla de greder).
- Bazterketa (Los niños del mar).
- Abandonoa (La pequeña marioneta de Vicent).
- Fazismoa eta arrazakeria (Humo).
- Maitasuna (El pequeño rey de las flores).
- Satira (Los tres bandidos de Ungerer).
- Beldurra (Una pesadilla en mi armario).
- Bakardadea (Perdido y encontrado).
- Homosexualitatea (Titiretesa).
- Diskapazitatea (Un cumpleaños).
- Genozidioa (Los conejos).
- Bulling (Tximeleta belarriak).
- Heriotza (Elvis eta La muerte y el pato).
​
​
​
Liburu ilustratuaren eta albumaren arteko ezberdintasuna da haien funtzioa eta eragiten duten efektua (Duran, 2009) .
​
Komikiaren eta albumaren arteko ezberdintasuna da hitza eta ilustrazioaren arteko erritmoa motelagoa dela.
​
"Tabuak ez dira existitzen, gizakiak sortzen ditu. Erlijioak gaiak monopolizatu dituzte, heriotzaren ondoren saria edo zigorra"
​
​

