
Koloreetako euria jaso duten botilak
Hasiera batetik bagenekien zer nahi genuen. Euria koloreetakoa bihurtu dugu eta beraz, euri hori biltzen duen zerbait nahi genuen. Eta beraz, botila sentsorialen haritik joan gara. Horretarako eginda dauden botila sentsorial batzuetan oinarritu gara ideia ezberdinak hartzeko eta guk praktikaldietarako egindako botiletatik ere zenbait ideia hartu ditugu.
![]() |
---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Hauek burutzea ez zaigu asko kostatu, izan ere praktikaldian haurrekin erabili ditugu eta horretaz gain, oso argi geneukan nahi genuena. Beraz, hauek dira sortu ditugun botilak. Kolore anitzak dituzte, aniztasuna irudikatzen dute eta hauekin, beldurretik ateratzeko irudikapena lortu nahi izan dugu. Horretaz gain, barruan elementu batzuk sartu ditugu dibertigarriagoak izateko eta aurrekoan bezala, haurren edo ikusleen arreta mantendu ahal izateko. Honetaz gain, botilen barruan elementu eta kolore ezberdinak sartzearen zergaitia argia da, antzezlana gauzatu bitartean eszenatokiaren aurrekaldean uzten joango gara antzezlana amaitu ondoren umeek elementu horiekin esperimentatu ahal izateko. Beraz, botilekin umeen segurtasuna bermatu nahi izan dugu.
![]() |
---|
![]() |
![]() |
![]() |
MATERIALA:
​
- Plastikozko botilak
- Ura
- Koloratzailea
- Purpurina
- Bolatxoak
- Abalorioak
- Izartxoak
- Handitzen diren bolatxoak
​