top of page

Sehaska

Sehaska bat egin behar dugu gure antzezlanean elementu honek garrantzi handia duelako. Gaua denez, haurra honetan lo egiten du edo behintzat saiatu egiten da. Beraz, sehasken irudiak ikusten jarri ginen honen ideia ezberdinak izateko.

kinderbett-luna-buche-massiv-bio-geoelt-relita_6_6137824f3ead0911d8f1761c5c72beb6
full
images
una-cuna-diferente_ampliacion
cuna-swing
cuna-carroza-2
cuna-lucila-luxe-color-miel
Cunas-de-madera-Asalvo-151003
Cuna-Europa-120-x-60
clasico-300x156
cunas-charriot-frances_1

Sehaska erabiliko dugun moduari erreparatuz, lau aldetatik ezin dela itsatsita egon konturatu gara. Eta horretaz gain ezin duela asko pisatu ere. Beraz, kartoiz eta eskuz eginiko hainbat sehaska ikertzen egon gara.

cuna-lavinetta
41hpggjQV6L._SX355_
241_13-ZM-2[1]
9be9bd91577bc8596bbdf28745781008
8c75a0aa2f366a03da3d7b46f8f997bc

Lanparekin eta armairuarekin egin dugun bezala, sehaskarekin ere, tamaina handian egin aurretik, froga batzuk egin ditugu txikian tamaina handikoa baligarria den jakiteko. Modu honetan, materialarekin saiakera ezberdinak egin ditugu gure ideia martxan jarri arte. Hemen , material ezberdinen aukerak aztertuz egin ditugun maketa txikiak ikusi daitezke.

IMG_20180207_174714
IMG_20180207_174615
IMG_20180207_174342
IMG_20180207_174634
IMG_20180207_174350
IMG_20180207_174201
IMG_20180207_174218
IMG_20180207_174111
IMG_20180207_174038
IMG_20180207_174204
IMG_20180207_174032

Eta azkenik hau izan da guk egindako sehaska. Gure haurra, sartzeko behar genuenez, nahiko tamaina handiko egin behar izan dugu. Izan ere, haurra, gutako batek errepresentatuko du eta etzanda sartu behar da.

 

Hasieran, kartoizkoa egitea pentsatu genuen baina ikusi genuen sendotasuna izan behar zuela. Eta kartoiak garraioa errazten badu ere, sendotasunak garrantzia handiagoa dauka elementu honetan. Orduan, etxean genuen egurrarekin eraiki dugu. Egurrak naturaltasuna ematen dio antzezlanari, hau da, etxe giroa eta egunerokotasuna adierazteko modu bat bezala ikusten dugu.

 

Gainera, alde batetik irekia izan behar da haurra bertatik sartu eta irteteko. Horretaz gain, armairua bezala, zuriz margotu dugu, etxeko goxotasuna lortzeko eta, armairua bezala, garrantzitsua den elementu bat denez biak estetika berdina jarraitzeko. Apaingarri batzuk ere jarri dizkiogu, garrantzia hori azpimarratzeko eta dotore jartzeko. Apaingarriak, armairuaren apaingarrien kolore berdinekoak izango dira, hau da, urdin argia. Baina sehaskan, detaile gehiago egongo dira. Aneren izena ageruko da idatzita, eta horrekin batera amets harrapatsaile baten marrazkia, honek beldurrak harrapatuko dituenaren adierazgarri. Eta azkenik, beheko atalean, franja batzuk margotuta eramango ditu, oganikoak direnak eta jarraikortasuna eta errepikakortasuna ematen dutenak.

20171030_183056
20171030_183137

MATERIALA: 

​

- Egurra

- Iltzeak

- Margoa

- Pintzelak

​

​

Hauxe da sehaskaren bukaerako itxura:

Erdizkalauetan taldea. Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-1018.

bottom of page