top of page

Ideiak

  1. Eszenografia, gidoia/antzezlanaren menpe. Eszenografia “bat” izan behar da mezua/helburuarekin.

  2. Eszenografia antzezlanaren ulerkuntza erraztu behar du.

  3. Klase sozialen desagerpena bultzatu ikuskizuna edozein tokitik ikustearen bitartez (L+T, space stage eta endless)

  4. Antzezlana hiru dimentsiotan, ikuspuntu desberdinetatik ikusi ahal dena.

  5. “4. Dimentsioa” (gogoa eta emozioak): aktoreen borondatea eta ikus-entzuleengan emozioak pizten dituzte.

  6. Aktoreen, antzezlanaren, espazioaren eta ikus-entzuleen arteko elkarlana.

  7. Eszenatokia, akziorako espazio gisa. Mugimenduaren eta eraldaketa etengabearen garrantzia; eszenatoki osoa mugimenduan.

  8. Irudi estereotipatuei aurre egiteko beharra.

“Frederick Kiesler y el teatro de vanguardia

Baliabideak

Gure eszenografia

3- Koloreen eta iluntasunaren arteko kontraposizioa egingo dugu.

5- Aktore eta hondoaren elkarrekintza egongo da itzalak egiterakoan, eta hauek begiratzen dituenean sentimenduak sortzen zaizkionean.

8- Asko erabiliko dugu, beldurren alde positiboa irudikatzeko.

9- Ikus elementuak anitzak izango dira, argi artifiziala, irudi abstraktuak, tximeleten errepikapena, kontrastea iluntasuna eta argitasunaren artean…

10- Hondoan margo lanak jarriko ditugu zenbait egoeretan, eta bideobaten erabilpena ere egingo dugu.

Luque, J. (2006). Frederick Kiesler y el teatro de vanguardia. Universidad SEK. Segovia.

  1. Diseinua guztiz aldatzen da antzezlanaren arabera (egilea antzezlanaren menpe)

  2. Espazio eta elementuen erabilera anitza sustatu (elementu berdina funtzio desberdinak)

  3. Elementu desberdinen arteko lotura (askotan kontra-posiziozkoak) laguntzen dute espazioa modu unitario batean hautematea.

  4. Eszenatokia erdian kokatzea. Spacestage-aren eta Endless erabilpena (Esfera-antzerkia)

  5. Aktoreen eta hondoen/elementuen arteko elkarrekintza

  6. Material desberdinen erabilpena; material arinak eszenatokian erraz mugitzeko eta kosteak gutxitzeko.

  7. Elementu desberdinen mugimendua: ez bakarrik eszenatokia (adb. sabaitik eskegitako kolorezko plastiko erdi gardenak)

  8. Sinbolizazioa: “basoa” egiteko arropa zuria eskegita

  9. Ikus elementuen erabilpena: Argiztapen artifiziala eta zuzenaren erabilpena ikus-entzulearen arreta fokalizatzeko, bereganatzeko Neoi argiak elementu eszenografiko bezala. Diseinu abstraktuak. Forma asimetrikoak, biomorfikoak, kurbak, elipseak eta espiralak. Oinarrizko elementu baten errepikapena, honen eraldaketa pertzepzioaren eraldaketa dakar. Koloreen arteko kontrastea, esangura polisemikoak komunikatzeko, ikus-entzuleei askotariko esangurak ulertzeko aukera emateko: gorriak, zuriak, beltzak... Kontrastea sortzen duten bi elementu/objektuen erabilpenak ulerkuntza errazten du eta ikusentzuleen arreta lortu. Ehundura “garbiak” eta lauak.

  10. Teknikak: Hondoan: margo lanak/argazkiak/diapositibak Filmen erabilpena antzezlanean txertatua. 2 Tanagra- ren erabilpena.

Ideiak

1-  Errealitatearekin antza izatea nahi. Edo kontrakoa, errealitatetik at egotea errepresentazioa.

2- Kodigo eta testuinguruak erabiltzea kultura komunari erreparatzen diotenak. Komunitate baten ohiturak eta esanahiak kontuan hartzea.

3- Balio didaktikoa daukate.

4- Errealitatearen errepresentazio distortsionatuak.

5- Irudien irakurketa irakatsi dezake eta ikuslearen eskaintza maila igo.

6- Irudi baten analisia.

7- Masen komunikaziorako medioak erabiltzea (ikusle zuzenik ez daukana eta ikusleen gozamena helburu dutena).

8- Hizkuntza ezberdinak batzea ideia bat adierazteko.

9- Espazioaren erabilpena.

10-  Irudi finkoa erabiltzea.

11-  Komikien ezaugarriak erabiltzea bai irudietan bai antzezterako orduan(sentimenduak eta ideiak ondo adieraztea).

12-  Mugimenduan dauden irudiak (mugimendu bat izoztu nahi bada, pertsonak geldirik denbora asko ez egoteko).

13-  Filmak edo bideoak erabiltzea (amets bat irudikatzea).

14-  Fantasia bultzatzea.

15-  Soinuen erabilpena erreala eta beste batzuk sortuak izatea.

16-  Arroparen bidez ideiak transmititzea.

17-  Espazio irekia.

18-  Ekintza bat fokalizatu.

19-  Pertsonaiak gehitzea.

20- Irudi mugikorren bidez ideiak kontatzea.

Los lenguajes visuales

Baliabideak

1-   Jolastea ikonotasunarekin. Ikonotasun altua lortzeko, bideoak edo argazkiak erabili eta ikonotasun baxua lortzeko, komika adibidez.

2- Trafiko zeinuak (gorria-debekatuta), iragarkizunetan (beherapenak irudikatzeko), gurutze gorria (laguntza).

3- Grafiko batean agertutakoa, irudien konparaketaren bidez azaldu.

4- Ilusio optikoa sortzen dituzten irudiak (forma distantzia eta kolorearekin jolasten dutenak).

5- Irudi ezberdinen irakurketa egin daiteke:

·         Irudi adierazkorrak eta sinbolikoen irakurketa (bakea ikurra eta usoa) Errealitatea irudikatzen dutenak irudi ezagunen bidez.

·         Irudi baten atal konnotatiboa eta denotatiboaz hitz egitea.

·         Irudiak irakurri norberaren esperientzietan oinarrituta.

6- Irudi bat ikustea, autorea identifikatzea, klasifikazioa egitea eta pertsonai-objektuen deskribapena egitea.

7- Iragarki bat, salmentarako irudiak edo filma (zati bat izan daiteke) erabiltzea.

8- Opera (musikala eta gorputzekoa). Mina adierazteko teknikak: Happening (ekintza bat burutzen da), Arte kontzeptuala, Body art (gorputza da artelanaren erdigunea), Land art (inguru naturalarekin erlazionaturik, Instalazioak edo bideo-artea (audiovisualak erabiliz).

9- Eremu berdinean argiak eta elementu txikiekin jolastuz, eszenografia ezberdinak eraiki.

10-  Jolastea argazkigintzak eskaintzen dituen baliabideekin: enkuadrea eta planoak, ikus puntua non jarri sentsazio bat edo beste adierazteko, erregistro digitalean editatu daitezke, angelu eta enfokea kontuan hartu eta argi ezberdinak harrapatu (eguna edo gaua den irudikatzeko adibidez).

11-  Keinu (bekainak, begiak, ilea, ahoa) eta postura (gorputz egoera esleituak eta unibertsalak) egokiak aukeratu transmititu nahi duguna irudikatzeko.

12-  Irudi batek mugimendua izan dezan, ekintza baten fotograma egitea. Sekuentzia eszena toma planoa eta montajea kontuan hartuz.

13-  Filmak edo bideoak erabiltzea (abenturazkoak, humorezkoak, dramazkoak edota akziozkoak beste batzuen artean).

14-  Bideoen bidez  (gainjartzeak, tranzizioak, deskonposizioa eta grabaketa erabiliz).

15-  Soinu batzuk ahotsarekin egin daitezke (norbait hitz egiten duenean, norbait puzker bat botatzen duenean, …) baina hitz egiten gauden bitartean, inguruko soinuak egiteko, ordenagailuaren bidez grabazioak jarri daitezke. Dena den errealak izateko, errealitateko ekintza baten soinua grabatu eta gero erreproduzitu daiteke.  Horretaz gain, egoerak girotzeko musika jarri daiteke.

16-  Arroparen diseinua, funtzionala eta estetikoa izan behar da. Irudikatu nahi dena errepresentatzen duena, begi bistara estetika bat duena eta horretaz gain, erosoa izatekotan hobe. Zapiak, kartoia etab. baino erosoagoak dira.

17-  Eszenatokiaren antolamendua diseinatzerako orduan, erraz mugi daitezkeen elementuak erabiltzea, eta eszenariotik mugitzeko lekua uzten dutenak ekintzak era erosoan burutzeko.

18-  Story board egitea. Hau da, argiak bideratzea ekintza horri, ikuslearen begiradak horra joateko eta  beste guztia ilunago uztea. Berdina egin daiteke mugimenduarekin. Eszenatokiko leku batean mugimendua egin eta bestea estatikoa. Dena mugimenduan badago ekintza galdu daiteke.

19-  Irudi animatuak erabiltzea. Teknologiaren bidez  errepresentatzea.

20-  Stop motion (irudien bidez mugimendua era digitalean sortu istorio bat kontatzeko).

Gure eszenografia

1-Munstroaren ikonotasuna.

3- Segurtasun objektu bat erabiltzea.

5- Tximeletak munstroaren alde positiboak dira, Adarren irudiaren konnotazioa beldurra dela.

8- Gorputz eta arte hizkuntzak batzen dira itzal (txinatarrak) egiterakoan.

9- Logelan gertatuko da guztia, beraz, logela beldurgarria edo logela goxoa irudikatuko dugu argiekin eta koloreekin jolastuz.
11- Gorputza erabiltzea keinu eta postura adierazkorrekin mezua hobeto heltzeko.

13- Munstroarekin ametsetan dagoenean honen bideoa grabatu eta jarri.

15- Batez ere, ekaitza, euria, etab. irudikatzeko. Musika ere erabiliko dugu sehaska kantak balira bezala eta egoerak girotzeko.

16- Haurra pijamarekin joango da. Arropa honek lotara joateko ordua dela adieraziko du.

18- Haurra amarekin jolasten dagoenean edo bakarrik geratzen denean argia beregana zuzenduko da. Momentu batean, leihoaren itzala ikusiko da eta argia hor bakarrik mantenduko da. Gero azkenean tximeletak agertzen dira mugimenduan eta horri atentzioa emateko, haurra geldik geratuko da liluratuta balego bezala.

20- Stop motionen bat erabiliko dugu hondoa irudikatzeko.

Bargueño, E.; Sanchez, M. eta Sainz, B. (2015). Lenguajes visuales y representación de formas. Los lenguajes visuales. DBHko 3. mailako testu liburua. Graphos. 10-38 orr.

Ideiak

  1. Argi naturala edo artifiziala adierazi nahi denaren arabera (leku irekian edo espazio itxian)

  2. Garaia definitzeko

  3. Elementuen ekonomia (behar ez dena ez eduki)

  4. Koloreak zaindu (adierazi nahi denaren arabera; gorria: amorrua…)

  5. Argiarekin jolastu; argitasuna- iluntasuna

  6. Sentimendu ezberdinak adierazteko (musika)

  7. Irudien tamainarekin jolastu (gauza ezberdinak adierazteko)

  8. Magia eszenikoa zaindu

  9. Irudi finkoak zein mugimenduan edozein lekutan proiektatzea.

  10. Eszena ezberdinak eta ikusleak eszenetatik mugitu.

  11. Ingurunean murgiltzearen sentsazioa sortzea.

  12. Eszenatokian maila ezberdinak eta  espazioaren antolakuntza ezberdinak.

  13. Teatro pobre

  14. Arropa ezberdinaren erabilpena

“Dramaturgia y el diseño teatral: vestuario, escenografía y luces (José David Vargas)

Baliabideak

  1. Espazio itxia (gela bat) edo espazio irekia (kalea).

  2. Garaian momentuan modan dauden elementuak erabiltzen.

  3. Kolore baseak erabili, detaileak saihestu, …

  4. Argi horia edo laranja berotasuna eta etxe ingurunea irudikatzeko (Fokoak, argiak, bonbilak…)

  5. Egunaren momentuko ordua adierazteko argi kantitatea aldatu edota atentzioa leku zehatz batera bideratzeko fokuak leku horretara bideratu.

  6. Musika lasaia, musika mugitua, ahotsa daukan musika, aldaketak dauzkan musika, musika tresna ezberdinak dauzkaten musikak erabili.

  7. Garrantzia emateko handitu eta garrantzia kentzeko txikitu. Edota pertsonen adina adierazteko, haurrak eta helduak.

  8. Magia sortzea, edo gertatzen diren gauza batzuen zergatiak agerian ez ustea. Elementuak hegan egitea, ezena aldaketak, … Argiak itzaltzea eta beste eszenatoki bat agertzea …

  9. Video-beam (proiektorea eta pantaila).

  10. Eszenatoki anitzen erabilpena, paretarik ez erabiltzea, kutxa itxurako eszena (bi parte alboetan eta bat atzeko aldean), eszenatokia bitan banatu, eszenatoki zirkular edo oktogonalak, eszenatoki giratorioak …

  11. Irudi zehatzak proiektatu (proiektorea eta pantaila)

  12. Pisu horizontal ezberdinak: plataforma, arrapala eta graden bidez

  13. Mugimendu eta adierazpenarekin soilik arreta deitzea, atrezzo eta elementurik gabe.

  14. Jantziak egiteko: alambre zirkularrak, plastikoak, metalak, maiak…

Gure eszenografia

1. Espazio itxia eta fokuak argia irudikatzeko (fluorescenteak…).

2. Pijama gaua dela irudikatzeko.

4. Itzalak, eta trumoiak edo tximistak ingurune grisean gertatuko dira (fokoak eta bideoak).

5. Gaua irudikatzeko argi gutxi egongo da eta ilargiaren irudikapenean argia sartuko da leihotik.

6. Adibidez, bustunzuri (lasaia) eta Tximisten eta trumoien soinua.

7. Umearen eta amaren tamaina ezberdina izateko.

9. Adarrak mugitzen, eta ekaitzaren irudiak.

14. Paperezko tximeletak, txanoa…

Ideiak

1-     Diskurtsoa soilik edo gehien bat irudiek osatzen dute.

2-     Faktore dramatiko edo gai baten bidez bateratzen da istorioa.

3-     Linealtasun narratiborako eta zatikatzeko tendentzia daukate.

4-     Ilusiorako espazioak eratzen dituzte eta esperientzia esparruetan antzezten dute.

5-     Erreferentzia estetikoak zaintzen dituzte.

6-     Erreferente sozialak eta existentzialak kontuan hartzen dituzte.

7-     Eragite intelektuala eta sentsorialaz.

8-     Ikus-modalitate pribilegiatu bat erabiltzea.

9-     Lengoai pribilegiatu bat erabiltzen da (poetikoa).

10-   Irudi eszenografiko tinko eta poetikoa sortzea nahi da.

“El teatro visual”

Baliabideak

1.     Arte eszenikoko erreferenteak erabiliz irudi poetikoak sortu (bertan zeharkako eduki politikoa agertzen da)

2.     Bizidunen irudiak baina estatikoak direnak erabiltzen dira.

3.     Pertsona bat istorioa kontatzea gertatzen den bitartean.

4.     Eszenatokia txokotan banatzea.

5.     Liluratzen duen estetika, polita, deigarria, ikusleak daukaten adinerako bideratua (forma ezberdinak, argiak, koloreak, … arreta       

         deitzen dutenak).

6.     Irudi eta hiztegi neutroa. Leku konnotatiboak zein denotatiboak erabiltzen dira.

7.     Sinbologia errepikakorra erabiltzen dute.

8.     Irudiak, collagea, estanpazioa, instalazioak…

9.     Abestiak, poemak, bertsoa, errimak…

10.   Gertatzen denarekin bat joatea (kolore suabeak eta forma leunak)…

Gure eszenografia

1-    Gorputz hizkuntza, haurrak negar egingo du, baina honi mugimendua eta keinuak lagunduko die.

2-    Errepikapena.

3-    Bost beldur ezberdin hautatuta, orma zati horietan zatitu.

6-    Lasaitzeko balio duen musika erabiliko dugu sehaska kanta bezala.

7-   Atxikimendua, bere itzalak, soinu fuerteak, iluntasuna eta gaueko beldurrak.

10-  Sinplea, haiek ezagutzen dituzten hitzak eta keinuaz lagunduak. 

Konpainiaren nondik norakoak

Théâtre Bascule konpainia Frantzian sortu zen, antzezlan garaikidean garrantzi handia hartu du bertan erabat murgilduz (Lebeau, Dorin, Draley).

 

Kontatzen dituzten istorioak, gehienetan fabulak edo ipuinak dira.

 

Aukeratzen dituzten lanetan, publikoa kontuan hartzeko ohitura dute eta ikaskuntza bermatzen dute. Horretaz gain, norberaren ezagutza areagotzeko baliagarriak dira.

 

Haien proiektuan, norbanakoen kontraesanei garrantzia handia ematen diote, norbera den bezalakoa agertuz epaitua izan gabe. Era berean, lanekin, publikoari munduaren eta norberaren inguruko galderak sorrarazi nahi dizkiote.

 

Batzuetan txontxongiloak erabiltzen dituzte.


 

Telefonoa: +33 2 33 83 95 12

Helbidea: Rue de la Madeleine. 61340 Preaux-du-Preche, Francia.

Email: asso.theatrebascule@free.fr

“Jongle (Théâtre Bascule)”

Antzezlanaren laburpena

  • Bi urtetik aurrerako publikoarentzat eginiko lana da.

  • Bi antzezle agertzen dira; batek objektu kubikoak erabiltzen ditu eta besteak esferikoak.

  • Bi mundu hauek azaltzen dituzte eta batzuetan grabitatearen legeak ere gainditzen dituzte.

  • Dantza eta malabareak batzen dituzte.

 

Istoriak oreka eza eta kontrolaren artean jolas berrien aurkikuntza kontatzen du. Gero eta elementu txikiagoak erabiltzen dira, eraikitzeko eta amets egiteko mundua sortuz.

Adina: 1- 3 urte.

Iraupena: 35 min.

Geometriarekin lan egiten dute.

Antolakuntza emateko koloreekin eta espazio aldaketekin jolasten dute.

Antzezlanaren laburpena

Atrezzoa

  • Ez dira elementu figuratiboak.

  • Atzean oihal moduko bat erabiltzen da forma erdi zirkunferentzila duena eta honi argiekin jolasa ematen diote.

  • Kutxak erabiltzen dituzte espazioa antolatzeko eta era horretan batzuetan ikonotasuna handitzen diote.

  • Zoruan oihal zuri moduko bat kokatu dute egoerari goxotasuna emanez.

  • Oinarrizko kolore batzuk erabiltzen dituzte eta hauen konbinaketekin jolasten dute.

  • Pertsonaien janzkera, berdina da haien artean baina elaborazioari dagokionez, ez da gehiegizkoa, sinpletasunera jotzen dute, arreta ekintzari emateko.

 

 

 

 

 

 

            Zoom Dada <Teatro Fisico> (3 urtetik gora)                                                            Le temps retouve (Adin guztietarako)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                                                                         El obligado <El obligado> (10 urtetik aurrera)

 

 

 

​

 

 

                                                                     

Egiten dituzten beste antzezlan batzuk

Vargas, J. (2009). Dramaturgia y el diseño teatral: Vestuario, escenografia y luces. Universidad de Costa Rica. 32(65). 

Abellan, J. (2006). El teatro visual. Instituto de teatro de Barcelona.

Erdizkalauetan taldea. Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-1018.

bottom of page