
Logelako armairua
Hasiera baetan, interneten irudiak bilatzen egon ginen. Hauek dira ideiak ateratzeko aurkitu ditugun irudi batzuk.
![]() |
---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Errealitateko armairu bat ezin dugula erabili ikusita, kartoia erabiltzea pentsatu dugu. Izan ere, erabili behar duguna alde batetik bestera garraiatu behar dugu eta horretarako ezin du pisu handirik izan.
![]() |
---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Irudi hauetatik, armairua egiteko forma hartu digu. Hau da, ateak irekitzeko era agertzen den lehenengo armairutik, eta ondoren, altueraren kontuari erreparatuta, kolore txuria eta arrosa duen armairuari erreparatu diogu.
Lanparekin egin dugun bezala, armairuarekin ere, tamaina handian egin aurretik, froga batzuk egin ditugu txikian, tamaina handikoa baligarria den jakiteko. Era honetan, materialarekin saiakera ezberdinak egin ditugu gure ideia martxan jarri arte. Hemen , material ezberdinen aukerak aztertuz egin ditugun maketa txikiak ikusi daitezke.
![]() |
---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Eta azkenik hau izan da guk sortutako armairua. Tamaina handikoa egin behar izan dugu, hortik pertsonai gehienak sartzea eta ateratzea gure helburua delako. Eta gure antzezlaneko elementu oso garrantzitsu bat izango delako.
Aurretik aipatutakoagatik kartoizkoa egin behar izan dugu eta mugikorra izan behar denez, material honek aukera hori ematen digu. Bi ate egin dizkiogu, zabaldu eta itxi ahal izateko. Eta ate bakoitzean tiradore bat, hau zabaldu eta ixteko momentua errazteko. Gainera, armairua sendotasunez tente mantentzeko, barrutik egur xafla batzuk itsasi dizkiogu bai eta izkinetan eskuadra batzuk ere.
Kolorearen aldetik, zuria egin nahi izan dugu etxeko goxotasuna lortzeko. Eta egin dizkiogun apaingarriak, estetika lantzeko eta eszenatokiko elementu nagusi bat izango denez, garrantzia izateko. Gainera, ezenatokian egongo diren beste elementu garrantzitsuak ere antzeko estetika izango dute eta horek estiko berdina izatea lortzen du. Ezena osoari zentsu bat emanez eta hor egongo diren elementuen arteko harremana eginez. Elementu horiek urdin argiak dira, lasaitasuna bermatzeko eta asetasun gutxiko koloreekin harmonia bat bilatuz.
![]() |
---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
MATERIALA:
​
- Kuterra
- Kartoizko kutxak
- Zinta lodia
- Egurrezko zatiak
- ...
​