
Zergatia
Froga hau beltzetik koloreetara pasatzeko egin dugu eta horretarako, ur ontzi batean koloretako tantak botatzen joan gara forma ezberdinak sortuz. Honekin bideo bat sortzea izan da gure helburua, gero proiektorean hondo bezala erabili ahal izateko. Dena den, lortu dugun kolore nahasketa ez zaigu asko gustatu kolore batzuk gehiegi nahastu direlako eta beste batzuk ez direlako nahastu. Beraz, beste batean probatu beharko dugu aldaketa batzuk eginez.
“Ur pote batean koloreetako ur tantak



Mi canal
Zergatia
Koloretako ur tantak irudikatu nahi izan ditugu. Antzezlanaren momentu batean ekaitza agertzen da eta honi kolorea emateko ideia hau bururatu zaigu. Hala ere, grabatzerakoan eskuak nahiko sartzen dira eta erdiko gunea tantaz betetzeko oso zaila egin zaigu gure eskua ez agertzea nahi izan dugu eta.
“Paper batean koloreetako euri tantak

Zergatia
Antzezlanean landuko dugun beldurretako bat munstroekiko beldurra da. Beraz, munstroari kolorea eta bizia emateko nahian, iluntasunetik koloreetara pasatzen den munstroa irudikatu nahi izan dugu. Lehenengo, munstroa argizari beltzarekin egin dugu. Koloretako munstrua egiteko aldiz, koloretako argizariak erabili ditugu. Horretarako, kolore ezberdinekin papera margotu dugu ondoren, beltzez estali eta azkenik, zotz batekin munstroaren fora irudikatu dugu.
Beldurra adierazteko mounstro batekin teknika ezberdinak erabili




Zergatia
Antzezlanean, momentu batean, itzalen atzean koloreak agertzea nahi dugu. Horretarako, koloretako paper gardenak gehituz joan gara, koloreak gehitzean efektu hori lortzeko asmoz. Gainera, munstroaren silueta jarri dugu kontrastea egiteko eta munstroa koloretakoa bihurtu daitekela irudikatzeko. Saiakera desberdinak egin ditugu, alde batetik, munstroareen iruda erabiliz eta bestetik, mustroaen irudia erabili gabe.
“Proiektorean koloreetako paperak nahastu




Zergatia
Antzezlanaren momentu batean, ekaitza egongo da eta euria egingo du. Hau irudikatzeko, ur tantak proiektorean jarri ditugu eta pajita batekin putz egin dugu euriaren forma emateko. Horretaz gain, tinta urdina bota diogu u tantei kolorea emateko eta honekin sotzen diren forma desberdinak nabarriagoak izateko. Nahiz eta uraren kolore erreala urdina ez izan, euria irudikatu nahi dugu. Batzuetan nahiko emaitza politak lortu izan ditugu baina beste batzuetan ez hain onak, ur guztia alde batera joaten zelako, edota tintearekin ondo ez zelako nahasten. Beste batzuetan ordea, euriaren antza handia lortu dugula uste dugu.
Euria irudikatu eta urdinez tintatu




Zergatia
Koloreekin eta iluntasunetik koloretara pasatzeko nahiarekin jrraituz honakoa planteatu dugu: margoei punta zorroztu eta hauek uzten duten hondakina batu dugu koloreak gehitzen joateko. Koloreen konbinaketarekin artelan izugarriak sortzen direla eta koloreak gehituz eta batuz, iluntasuna lortzen dela frogatu dugu. Dena den, froga honetan, koloreak asko nahastu dira eta froga gehiago egiteko aukerarik ez dugu izan margoen hondakin nahikorik ez genuelako.
“Margo zatitxoekin jolasean kolorea nahastu




Zergatia
Kasu honetan, froga desberdinak egin ditugu material anitzak erabiliz. Hasiera batean koloreetako munstroaren silueta aukeratu genuen, baina konturatu ginen munstroaren irudia oso estereotipatua aukeratu genuela. Horrela, era askotako munstroen saiakerak egin ditugu ikonikonotasun maila desberdinetara ailegauz. Hala, froga ezberdinak egin ditugu material anitzak erabiliz beste munstro mota bilatzeko saiakerak egin ditugu.
“Munstro ezberdinen errepresentazioak frogatzen




Zergatia
Gure antzezlanean euria irudikatu eta momentu batean euria koloreetakoa bihurtzea nahi dugu. Horretarako, honako froga hauek egin ditugu: margoak jarri ditugu kartulina batean itsatsita eta lehorgailuarekin berotu egin ditugu, hauek urtuz. Honekin, antzezlanarekin bat eginez, iluntasunetik argira pasatzearen prozesua islatu nahi izan dugu. Hau egiten genuen bitartean, hainbat bideo grabatu eta zenbait argazki atera ditugu margoa nola urtzen den ikusi ahal izateko.
​
​
“Margoak urtuz, artelanak egiten




Zergatia
Jarduera hau paper baten gainean burutu genuen eta margo normalak erabiliz. Kasu honetan; tintea, ura eta argi mahaia erabili dugu. Koloreetako euria duen bideo bat eraikitzea izan zen gure helburua, izan ere, euria gero eta koloretsuagoa dela adierazi nahi genuen eta horretarako, ur tantagailuarekin tinte tantak botatzen joan ginen argi mahaiera (betiere plastiko transparente bat jarrita) eta koloreak gehitzen joan ginen emaitza hau lortu arte.
Koloreetako euri tanten jarduera errepikatu dugu teknika ezberdinarekin




Zergatia
Tximeleta hauek eta kolore ezberdinetako beste zenbait tximeleta, bide bat egiteko erabiliko ditugu. Hasieran, handiak eta bi kolore ezberdinekin egitea pentsatu genuen, baina azkenean, tximeleta txikiagoak eta koloreen tonuarekin jolastea erabaki dugu estetikoki gehiago gustatu zaigu eta. Gure asmoa hauek lurrean bide bat egiteko erbiltzea da eta baten bat armairutik aterako da munstroekiko beldurra agertzen denean.
“Tximeletak egiten



Zergatia
Elementu honek gure antzezlanean garrantzia handia izango du. Logela apaintzen duen objektu bat izateaz gain, beldur guztien alde positiboak bertatik sartu eta aterako dira. Hori dela eta, armairuaren eraikuntza egiten hasi gara kartoizko kutxa handiak erabiliz. Momentuz ez dugu amaitu arazo batzuk izan ditugulako, baina hala ere, pixkanaka forma hartzen doa.
Armairu bat eraikitzen hasi gara




Zergatia
Itzalekin ere jolastu nahi dugu gure antzerkian, leihoa batean agertzen diren itzalekin hain zuzen ere. Hasiera batean mustroaren silueta erabiltzea bururatu zitzaigun, baina konturatu ginen beldurra beti munstroarekin lotzen genuela eta hori dela eta, beste material batekin frogak egitea erabaki dugu. Itzalek gure protagonistari beldurra emango diote eta horretarako, adarrak erabili ditugu. Froga asko egin ditugu: alde batetik bakarrik sartuz, adarrak mugituz eta ez mugituz....
Adarren itzalak
Zergatia
Jarduera hau aurretik burutu izan dugu, baina lortutako azken emaitzak ez zitzaizkigun asko guztatzen. Izan ere, kolore nahasketa oso itsusiak eratu zitzaizkiguen eta gainera kolore batzuk ez ziren ondo nahazten, margo nomralekin egin baitgenituen. Horaingo honetan, tinteak eta argi mahaia erabili dugu. Ontzi batean ura jarriz eta kolore guztiak nahasten. Ideia honek, itzalekinjolasteko balioko zaigula uste dugu. Iluntasunetik koloreetako mundu batera bideratzen gaituen irudia adierziz.
Lehenengo eguneko jarduera errepikatu dugu
Zergatia
Hasiera batean, hondoa zuria utziko genuelak erabaki genuan, izan ere, logela bat irudikatu nahi dugu eta gauza gehiegi sartzea ez zitzaigun asko gustatzen. Hala ere, hainbat argazki eta konpozizio frogatu ditugu, gero entsaioetan hauekin frogatu ahal izateko eta gehien gustatzen zaiguna aukeratzeko edo hasierako ideiarekin jarraitzeko. Hondoa irudikatzeko, material ezberdinak aukeratu ditugu. Gehienak marroizkak dira eta egurra edo kartoiz eginak daude; harriena irudia izan ezik. Honekin batera, material horiek erabiltzeak gozotasuna ematen duela uste dugu eta logela bat denez, zentsazio hori eman behar duela uste dugu.
Hondoak frogatzen




Ateratako argazkietatik egindako stop motionen frobak
Goian aipatu dugun bezala, sehaskak ere bere garrantzia izango du gure antzezlanean, izan ere, gure protagonistaren lekurik erabiliena izango da. Beraz, buruari hainbat buelta eman ostean, egurrezkoa izatea erabaki genuen. Hasiera, kartoi zatiekin egin nahi genuen pisu gutxiago edukitzeko, baina kartoia oso hauskorra izateaz gain material ezberdina erabili nahi genuen. Horregatik, egurrezkoa egingo dugu eta pisutsuagoa izan arren etxeko giroa emango dio antzezlanari.
Zergatia

