
Dramatizazioaren atal bat
Hizkuntza plastikoa eta ikusizkoa dramatizazioaren ezinbesteko atal bat da eta artea biltzen duen arloa da. Honekin esan nahi duguna da, artea hizkuntza bezala ulertzen dela eta honi behar duen garrantzia eman behar zaiola. Ulerkuntza hori bermatzeko, hainbat iturrietara jo beharra dago eta horregatik, artikulu batzuen analisia eta antzezlan baten analisia egin dugu klasean.
Inspirazioa
Azken antzezlanean erabiliko dugunaren ideia asko guri sortu zaizkigu baina beste asko, egin ditugun frogetatik eta hauetan ikusi ditugun emaitzetatik. Hala ere, autore askoren lanetan, beste irudietan, beste artelan edota antzerkietan eta hain zabala den interneten munduan murgildu gara ideia ezberdinak hartzeko eta gure produkzioak aurrera eramateko.
Gure antzerkirako baliabidea
Minor honetan, antzerki bat prestatzeko, ikasgai guztiek baliabide ezberdinak ematen dizkigute. Kasu honetan, hizkuntza plastiko eta ikusizkoetan ezagutzak eskuratzen ditugu eta esperimentazioaren bidez hainbat artelan sortu ditugu. Hasieran, frogak bideratuak ziren, baina ez geneukanez antzezlana zehaztuta, nahiko abstraktuak izan ziren. Denborarekin, nahi genuena zehaztu eta denak bere zentzua hartu du. Froga hauekin, gure gaitasunak eta habileziak ezagutu ditugu eta honekin batera gure ezintasunak hainbat gauza egitekorako orduan ere. Dena den, froga horietatik hainbat emaitza lortu ditugu.