"Taldeka lan eginez formak sortu (2D eta 3D)"
- sarachalar
- 24 oct 2017
- 1 Min. de lectura
2017-09-28
- Trenean taldeari jarraitu leku berdinetik pasatu gabe eta lehenengoari imitatuz. Denbora bat pasa denean, makinista atzera doa eta bigarrena zegoena makinista bezala geratzen da besteak honi imitatuz.
- Hitzak egin bertikalki (pertsona bakoitza hitz bat izanda).
- Letrak egin lurrean etzanda (pertsona guztiak elkarrekin letra bat egin).
- Forma geometrikoak egin talde guztia elkarrekin 2D eta 3Dn.
- Eboluzio bat adieraztea pertsona guztien artean.
- Sumendia adierazi eta honen erupzioa simulatu.
- Taldean objektuak edo pertsonaiak sortu eta beste taldeak asmatu behar ditu.
- Irriterapian erabiltzen den espiga jarduera burutzea (bata bestearen tripan burua jarri eta barre egitea).

Sentiarazi didana
Saio honetan gure sormena eta irudimena gorputzaren bidez adierazteko aukera izan dugu. Gainera, talde lanean aritu gara eta honek besteekin elkarrekintza sustatu du. Nire taldearekin oso ondo konpontzen naiz eta uste dut nahiko ondo eraman ditugula aurrera jarduera hauek guztiok parte hartuz eta honetaz disfrutatuz. Baina gehien gustatu zaidan jarduera irriterapiako espiga izan da.
Nola eraman aurrera Haur Hezkuntzako geletan
Oso egokia iruditzen zait, haurren elkarlana sustatzeko. Eta planteatzeko era, lurrean etzanda izango zen, era honetan oreka gehiago daukatelako eta eskakizun fisikoa txikiagoa da, nekea baztertzen delako. Egingo nuken jarduera da, haur guztiak letraz letra hitz oso bat osatzea. Letra horiek argazkitzen joatea, eta behin guztiak izanda, hitza elkartzea eta haurrak ikustea haiek sortu dezaketeena.
Bestalde, beste jarduera bat egin genezake. Ildo berdinetik, letra bakoitza, gelakide guztiekin eratu, hauek argazkitu eta kopia bat baino gehiago aterata, guztiak kutxa batean sartu eta haurren eskura utziko nizkien haiek hitzak sortzeko argazkien.
Comentários