top of page
Nuñez eta Navarro, 2007

Ikas kurrikuluma beste alor batzuetan garatzeko espazio eta tresna bezala ulertzen da, esate baterako hezkuntza artistiko, gorputz adierazpena eta lengoaia eta literatura alorretan. Honetaz gain, gaitasun sozial eta hezkuntza baloreak garatzeko instrumentu eraginkorra da.

Zelaieta eta Arguelles, 2015

Dramatizazioak, kurrikulumeko alor nagusiak barne hartzen ditu eta gorputz hizkuntza, ahozko hizkuntza eta bestelako hizkuntzak eta gaitasunak bateratzen ditu.

Mozkowitz in Aristizabal eta Lasarte, 2003

Arte-hezkuntzak eskola errendimendua hobetzen du eta norberaren garapena eta autoestimua eratzen laguntzen du.

Dramatizazioa

Gorputz adierazpena

Echevarria, 2013
Lapierre eta Acouturier in Ruano, 2004

Ikasle bakoitzaren mugimenduari erreparatzen badiogu, euren emozio inkontzienteen ideia egin dezakegu, adierazpen sinbolikoaren bidez erakusten dutelako.

Gainera, gorputz lengoaiaren bidez, pertsona baten izaeraren informazio propioa eskuratzen da, hala ere, askotan interpretazio okerrak egiten dira bakoitzak bere interpretazio pertsonala egiten duelako. Aipatzekoa da ere, ez hitzezko lengoaiaren zati bat jaiotzetik jasotzen dela eta beste bat imitazioaren bidez ikasten eta barneratzen dela. Adierazpena, bete alde batetik, mugimenduaren bidez pentsamenduaren adierazpena izan daiteke, komunikatzeko intentzioarekin. Kasu honetan, adierazpen-komunikazioa gorputzarekin egiten da,  esanahi bat emanez.

Motos eta García, 2006

Generikoki gizaki guztiok bere gorputzaren bidez adierazten duen guztiari deritzo. Adierazpen hau inkontzienteki edo kontzienteki egina izan daiteke eta gorputzaren mugimenduari erreparatuz, lengoai bat bezala hartzen da, izan ere, mugimendu bakoitza, ondo ordenatuta, forma eta eduki baten transmisioa lortu dezake.

Irriterapia

Garapen emozionala

Zoriontasunaren  seinale irribarrea da eta hori lortzeko irriterapia erabiltzea da modurik egokiena. Badakigu irribarrearen onuraz gutxi jakin izan dela, eta honen jatorriaz are gutxiago. Dena den, adituak, irribarreak onurak dauzkala ziurtatzen dute eta honetako lehenengoa da, honen momentuko ongizatea irribarre egiterakoan. Horretaz gain arnasketa hobetzen du eta gorputzeko 400 gihar mugitzen dira. Hauetako 100 bakarrik aurpegikoak dira.

Valladares eta Alonso, 2006

Taldean lan egiten dugunean, umoreari esker pertsonak elkartzen dira, hauen artean konexioak sortuz eta taldea indartuz. Honekin batera produktibitatea bermatu egiten da. Gainera,  antsietatea eta tentsioak murriztu egiten dira sormenari eta irudimenari bidea eginez.

García, 2011
Bisquerra, 2011

Haur Hezkuntza etapan emozioei garrantzia ematea ezinbesteko ekintza dela. Konpetentzia emozionalen garapena praktika jarrai bat eskatzen du, horregatik, hezkuntza emozional hau bizitzaren lehenengo urteetan hasten da eta bizitza osoan zehar presente egon beharko luke. Haurrak lehenengo honetan sentimenduak eta emozioak momentu oro adierazten dituzte, era libre batean eta norbera bere osotasunean. 

Garapen emozionalak zuzenean eragiten du haurraren eboluzio intelektualean, eta garapen emozional egokiak norberaren sentimenduekiko kontziente izatea  suposatzen du. Honezkero,  umeek beraien sentimenduak bizi eta adierazi behar dituzte osotara modu kontziente batean. Behar emozionalei arreta ematea, gure testuinguruan, ezinbesteko eginbeharra da.

Echevarria, 2013

Hezkuntza emozionala hezkuntza prozesu jarraitua eta egonkorra dela. Konpetentzia emozionalen garapena sustatzen dituena giza garapen tresna bezala, bizitzarako prestatzea eta ongizate pertsonala eta soziala lortzea helburu duena.

Bisquerra, 2016
Goleman, 1995

Hezkuntza emozionala hezkuntza prozesu jarraitua eta egonkorra dela. Konpetentzia emozionalen garapena sustatzen dituena giza garapen tresna bezala, bizitzarako prestatzea eta ongizate pertsonala eta soziala lortzea helburu duena.

Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-2018.

bottom of page