"Nire gorputza eta burua ezagutzeko bitamina izan da"
Hasiera batetik, ikasgaiaren izenak, arreta deitu zidan. Gorputzarekin lotutako zeozer irudikatzen baitnuen nire buruan eta honekin erlazionattako ekintzak asko gustoko ditudalako. Dena den, ikasgaiko aurkezpenean, pixka bat izutu egin nintzen. Eginkizun askorekin aurkitu baitnintzen lehenengo egunean, kurtsoan zehar egiteko, irakaslea nahiko zorrotza zelaren irudia hartu nuen, ... baina gogoak aurretik jarri eta irakasgaiari begi onekin begiratu izan diot lehenengo egunetatik.
​
Hala ere, denborarekin eta klaseak aurrera joan ahala, benetan gustoko dudala ikusi dut. Irakaslea gutxinaka ezagutzen joan gaitu eta oso gertuoa dela nabaritu dut. Egia da exientea dela, baina gure onerako egiten du, etorkizunean ondo prestatuak egoteko eta gradu amaierako lanerako baliabideak eskeintzeko. Gainera, laguntzeko prest dago beti eta ideiak oso argi dauzka bere buruan antolatuta. Nabaria da esperientzia asko daukala eta honetatik hitz egiten duela eta hau asko eskertzen da.
​
Irakasgaiaren edukiari dagokionez, oso interesgarria iruditzen zait. Baliabide anitzak ematen dizkigu bai arlo teorikotik bai praktikotik. Arlo teorikoa, egia ezan nahiko pisutxua da, baina beharrezkoa oinarri bat izateko. Eta arlo praktikoari dagokionez, etorkizunean erabiltzeko materialak eta elementuak ezagutu eta exploratzeko aukera izan dugu. Gainera, klase praktikoetan , haurrekin aurrera eramateko jolas asko ikasi ditugu eta ezinbestekoa den gauza, guk mugitzen jakitea eta esperimentatzea gero ekintza edo materil horiek haurrei aurkezteko.
​
Laburbilduz, esan dezaket, momentuz irakasgai honetatik ikusi dudana, gure etrkizunerako iraksle bezala oso baliagarria dela ikusten dudala da. Eta horretaz gain nire burua eta gorputza ezagutzeko bitaminak eskaini dizkidala. Horain, energiaz beterik ikusten naiz, nire irakasle izateko baliabideen maleta pixkat gehio osatu dudalako.
​
Besterik gabe
ESKERRIK ASKO!