top of page

"Makina eraiki dugu"

  • sarachalar
  • 24 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

2017-10-13


- Gela osoan sakabanatuta jarri gara. Orduan, irakasleak, erritmo ezberdinak egin ditu panderoarekin eta gure pausuak honen erritmora joan behar izan dira.

- Panderoa erabilita, irakasleak hainbat erritmo egin ditu eta guk txaloekin berdina errepikatu behar izan dugu.

- Ondoren taldeko bakoitzak asmatu du eta besteak errepikatu.

- Eskuak erabili ditugu eta hauei gehitu diegu gorputzeko beste atalak (besoak, hankak).

- Katua eta sagua jolasa (katu bakarra dago eta hau bakarrik mugitu daiteke erritmo motelekin. Saguak ordea, erritmo azkarrekin mugitzen dira eta katuak saguak harrapatu behar ditu hauek katuak bihurtuz, sagu bakar bat ere ez geratu arte.

- Ondoren, taldeka jarri gara eta talde bakoitzeko partaide bakoitzak, makina bat egin behar izan du mimika eta onomatopeien bidez adieraziz. Besteak hau imitatu behar izan dute.

- Makina guztiak lotu ditugu eta bakoitzak berea eginez, makina handi bat lortu dugu.

- Makina horretan erritmoak aldatu ditugu bakoitzak bere makina irudikatzen jarraituz.

- Makina ibiltari bat sortu dugu.



Sentiarazi didana


Klase honetan egindako jarduerak ezagunak egin zaizkit. Monitoretzako kurtsoa egin nuenean, honelakoak eta antzekoekin aritu baitginen. Hala ere, interesgarria iruditzen dait talde lana aurrera eramaten delako eta horretaz gain, erritmoa eta ellepikapenak burutzen direlako. Honekin ere oreka, lateralitatea eta segidak landu daitezkeela uste dut. Beraz, nahiz eta jarduerak aurretik ezagutu, nahiko erabilgarriak iruditzen zaizkit.

Nola eraman aurrera Haur Hezkuntzako geletan


Jarduera hauek klasera eramateko, egingo nukeen lehenengo gauza, imitazioa lantzea izango zen. Hau da, etxean ezagunak diren makinak egiten dituzten ekintzak norberak nahi duen modura gorputzaren mugimendu eta keinuekin adieraztea. Eta ondoren, mugimendu edo keinu horiei soinu bat geitzea. Behin, hainbat makinekin esperimentatua, norperari bat aukeratzea edo beste bat asmatzea eskatuko zaie. Eta gero, talde osoak parte hartzen duen makina bat osatzea izango da helburua. Haur bakoitzak ekintza ezberdin bat eginez.

 
 
 

Comments


Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-2018.

bottom of page