top of page

"Ohiko keinuen erabilera"

  • sarachalar
  • 24 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

2017-09-29


- Taldeka eserita ohiko keinuak egin eta besteak asmatu behar dituzte.

- Makil bat erabilita zeozer adieraztea eta besteak asmatzea.

- Paper bat hartu eta honetan jartzen duena mimikaren bidez errepresentatzea.

- Batek imajinazioaren bidez, objektu bat hartzen du eta besteari pasatzen dio taldea zer den ikusi gabe. Azkenengora iristerakoan, esaten du ea zer heldu zaion. Lortu behar da hasieran pasatzen den objektu bera bukaerara heltzea.

- Batek egunerokotasuneko egoera bat hasi eta bestea jarraitzen du.

- Bikoteka elkarrizketa bat mantendu hitzik gabe.

- Bikoteka jotzen garela imitatu eta kolpeak jaso abiadura ezberdinetan.

- Bikoteka ispiluaren amaiera aurkitu behar da bata ispiluaren alde batean egonik eta bestea beste aldean.

- Aginduak ematea talde osoari hitzik egin gabe.

- Aginduak ematea banaka.





Sentiarazi didana


Klase honetan, agian nire emozioen egoeragatik, ez nuen gustiz saioa disfrutatu. Nahiko goibel nengoen baina hala ere, saioa aprobetxatzen saiatu nintzen. Ohuiko keinuena oso interesgarria iruditzen zait batez ere, besteek diotenaren ulerkuntzarako. Keinu unibertsalak dira, eta guztiok ulertzeko modukoak baina hasiera batean ikasi behar dugu keinu bakoitzak zer esan nahi duen, bestela ez direlako ulertuko. Bestetik, jotzearena eta borrokatzearena, ez zait hain interesgarria iruditzen, gainera, badakit jolas bat dela, baina indarkeria transmititzea ez zait egokia iruditzen.


Nola eraman aurrera Haur Hezkuntzako geletan


Saio honetatik, mimikaren jarduera hartuko nuke Haur Hezkuntzako gela batera eramateko. Izan ere, haurrak imitazioaren bidez ikasten dute eta honek adierazpen bide bat dela uste dut. Dena den, aldaketa bat egingo nuke. Ez nituzke hitzak paperetan jarriko, haiei esango nizkieke hitzak belarrira besteak entzun gabe edo bestela, paperak banatzekotan, marrazkiak erabiliko nituzte.


 
 
 

Comments


Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-2018.

bottom of page