top of page

"Gure gorputzaren mugekin jolasten"

  • sarachalar
  • 24 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

2017-09-20


- Ibili klasean zehar baina leku berberetik pasatu gabe.

- Musikaren doinuaz lasai-lasai mugitu gorputz osoa.

- Bakarrik burua mugitu.

- Bakarrik eskuak mugitu.

- Bakarrik mugitu beso bat, gero bestea bakarrik eta ondoren biak batera.

- Berriro mugitu gorputz osoa.

- Mugitu hezurrak ez bagenitu bezala, hanka paloa bezala, pisua bizkarrean bagenu bezala, ...

- Arnasa hartzean puztu eta arnasa botatzerakoan uzkurtu.

- Bikoteka simetria eta ispilu mugimenduak.

- Pilotarekin bikoteka masajea.

- Pilota bikoteka eskurik gabe oinetatik bururaino igo.

- Pilota alde batera eta bestera eraman alde ezberdinetan kokatuta.

- Bikoteka aurpegia landu " hariak bagenitu bezala aurpegiko atalak mugitu".

- Arnasketa triparekin (puztu eta uzkurtu).

- Erlaxazioa.





Sentiarazi didana


Egun honetan, asko gustatu zitzaidan klasea, nire gorputzarekin mugimenduak egiterako orduan, aske sentitzen naizelako. Ni betidanik dantza egin dut eta uste dut mugimenduarekin erlazio berezi bat daukadala. Egin ditugun mugimendu gehienak, lasaiak dira eta hori nik normalean egiten dudana ez izan arren, beti gustatu izan zait mugimendu horiek egiten dituzten dantza motak ikastea. Gainera, sentitu ditugu gorputzeko aktal guztiak banan baban eta honek nrie gorputza hobeto ezagutzen lagundu nau.

Nola eraman aurrera Haur Hezkuntzako geletan


Klase honetako jardueren hartean, klasera eramango nuena, bukaerako erlaxazio ariketa da. Haurrak lasaitasuna bilatzeko egokia iruditzen zait eta saio bati bukaera emateko ere nahiko beharrezkoa. Erlaxazio honekin, arnasketa ariketak sartuko nituzke musika lasai batekin jarrita eta haurrak lurrean etzanda. Jarduera zehatz hau ez dut haurrekin burutu, baina bai antzeko batzuk. Hala nola, bikoteka bata bestearen atzean ni istorio bat kontatzen dudan bitartean hauek bestearen bizkarrean irudikatuz. Saio gehienen bukaeran egiten dut eta batzuetan istorio hori aldatzen doa, baina guztiak, gure kideari muxu bat emanez bukatzen dira.

 
 
 

Comentários


Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-2018.

bottom of page