top of page

"Gure gorputza eta besteena ezagutzen"

  • sarachalar
  • 24 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

2017-09-22


- Bikoteka (amarena egin bata besteari jarraituz berdina egiten).

- Bikoteka bata bestearen itzala.

- Bikoteka bata bestearen ispilua.

- Imnotizatzailea bata besteari aginduak emanez.

- Buztina modelatu.

- Txotxongilo bat bagina bezala, hari ikusezinak dauzkagu eta hauetatik tira eginez gorputza mugitzea.

- Siamesak bagina bezala gorputz-adar ezberdinekin pegatuta gelatik ibili.

- Letrak eta hitzak bizkarrean idatzi.

- Masajea etzanda bata besteari.





Sentiarazi didana


Klase honetan, gehien gustatu zaidana, imnotizazioaren jarduera izan da. Oso ondo pasa dut, batez ere aginduak jaso ditudanean. Hanbat ekintza burutu ditut eta irudimenari bidea emanez, gauzo oso dibertigarriak sortu ditugu. Horretaz gain, hariarena eta siamesenak asko gustatu zaizkit interesgarriak iruditzen zaizkidalako haurrekin lan egiterako orduan.


Nola eraman aurrera Haur Hezkuntzako geletan


Bustinaren jarduera eta bizkarrean hitzak idaztearen jarduera haurrekin burutu izan dudala, baina egia da, arrakasta asko daukaten jarduerak direla. Bi jarduera hauek, erlaxazio ariketekin lotzen ditut normalean, saioari bukaera emanez.


Honetaz aparte, siamesen jolasa oso egokia iruditzen zait haurrak haien eta besteen gorputzen mugak ezagutzeko. Aurrera eramango nuke zapi baten bidez, hau, gorputzeko atalak lotzeko erabiliz. Izan ere, material egokia da lotzeko eta askatzeko minik hartu gabe. Horretaz gain, lazterketak egin daitezke gorputzeko atal hori lotuta edota ibilera ezberdinak planteatzea.

 
 
 

コメント


Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-2018.

bottom of page