top of page

"Gure artean ezagutzen"

  • sarachalar
  • 24 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

2017-09-13


- Ibili klasetik eta taldekatu (Bikoteka, laukoteka, ... taldeetan amaitu arte).

- Agurrak (bakoitzak bat egingo du). Eta ondoren bakoitzak berea eta hurrengoarena.

- Jarraian, norbera bere agurra egingo du eta kainuekin gustatzen zaion zeozer.

- Agurrekin egin dugun ariketa berdina, instrumentuekin egiten dugu. Bakoitzak instrumentu bat egin eta ondoren, norberak berea gehi aurrekoaren instrumentua.

- Ondoren, kate bat egingo da instrumentuekin eta aurreko guztiak errepikatu beharko dira.

- Pertsona bat erdian kokatuko da eta gauza politak esango zaizkio.

- Orkestra eta zuzendariaren jolasa.

- Agurrak klasean zehar ibiltzen (agurra gestuekin bakarrik, gero konfiantzarekin, errealeza, denbora asko ikusi gabe egongo bagina bezala, ... )

- Besarkada kolektiboa.






Sentiarazi didana


Klase honetan dena sentsazio berri bat izan da. Izan ere, graduan zehar, ez dugu askotan honelako jarduerarik egin eta hau esperientzia berria izan da. Gainera, gure klasekideekin harremana daukagun harren, gure artean ezagutzeko modu ezberdina izan da eta harreman asko ez daukagun pertsonekin eklarrekintza bat sortzeko.



Nola eraman aurrera Haur Hezkuntzako geletan


Agurraren jarduera asko gustatu zait eta jada haurrekin aurrera eraman izan dut noizbait. Dena den, pixkat ahaztuta neukan eta aurten klase ematen dudan haurrekin praktikan jarri dut. Eskolaz kanpoko ekintzetan, lehenengo egunean haien artean ezagutzeko burutu nituen. Eta egia esan nahiko ondo atera zen jarduera haurrak besteen izenekin geratu zirelako eta honen bidez, lotsa alde batera utsi zutelako.


Jarduera honetaz gain, orkestrarena ere aurrera eraman izan dut pasaden urtean eskolas kanpoko ekintzetan neuzkan haurrekin eta hauetan ere oso eragin positiboa izan zuen haurretan. Izan ere, haiek ez zuten jarduera amatu nahi eta batzuetan behin eta berriz errepikatu izan genuen.

 
 
 

Comments


Irakasle eskolako ikasketak. Haur Hezkuntzako gradua. 2017-2018.

bottom of page