"Dramatizazio mutua"
- sarachalar
- 24 oct 2017
- 1 Min. de lectura
2017-10-04
- Taldeko batek zerbait esan eta guztiak errepikatu dramatizazioaren bidez.
- Objektuei ez ohiko erabilera bat eman (kapela=oinetakoa).
- Ondoren istorio bat asmatu guztion artean objektuen ez ohiko erabilera horrekin.
- Irakasleak istorio bat kontatu eta guk antzeztu hitzik gabe (kohetearena).
- Irakasleak istorio bat kontatu eta guk antzeztu hitzik gabe gehi amaiera bat eman (hawai).
- Ondoren, istorio hori beste talde bati antzeztu eta honek soinuak jarri gure antzezpenari eta alderantziz.

Sentiarazi didana
Saio honetan oso ondo pasa nuen eta dramatizazioaren munduan ezinbestekoa iruditzen zait. Izan ere, askotan, hitzakin komunikatzen gara, baina komunikatzeko tresna naguziaz ahazten gara, gure gorputzaz. Eta klase honetan egindako jarduera guztietan istorioak kontatu izan ditugu bakarrik gorputza erabiliz nahiz eta geroago soinuren bat gehitu. Dena den, saio honek irudimenari bide ematea utsi digu eta gorputza komunikazio baliabide bezala hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.
Nola eraman aurrera Haur Hezkuntzako geletan
Saio honetaik, guztia eramango nuke Haur Hezkuntzakogeletara. Haurrak istorien sortzaileak dira, egunean milaka sortu ditzazkete eta hitz egiten ez dakitenean ere, istorio horiek komunikatzen dizkigute mugimenduarekin. Beraz, uste dut hau haien espezialitatea dela eta askotan haietaz guk ikasi beharko genukeela eta ez alrebes. Gainera, irudimena eta sormenari bide ematen zaio eta hori egunero elikatu behar dugu. Planteatuko niekeen jarduera da, istorio bat kontatzen hasi eta haiek dramatizatzen joatea. Puntu batera heldu eta haiek hortik haurrera jarraituko dute musika bat oinarri izanda. Behin dramatizazioa bukatuta, guztiok elkarrekin esertzea eta batak besteari kontatzea planteatuko nuke.
Komentáře