top of page

Bi urte pasa ondoren zeozer ezberdina ikusi nahi nuen. Horregatik bilatzen jarri nintzen eta metodologia berriak aurrera eramaten ari diren ikastolak aurkitu nituen. Horietako bat olabide zen.

Ikastola honetan, ez dute metodologia zehatz bat erabiltzen baina haien metodologia propioa eraikitzen ari dira beste batzuetatik gehien gustatzen zaizkien elementuak hartuz. Horietako metodologia bat konfiantzaren pedagogia da eta horretatik lehenik eta behin irakasleek formakuntza eskuratu zuten eta ondoren, pasaden urtean, bost urteko geletan hormak kendu zituzten eremu ireki bat egiteko. Ikusita hori ondo funtzionatu zuela, aurten, Haur Hezkuntza osoan kendu dituzte hormak eremu beriak sortuz. 

Dena den, momentuz, proiektuaren eraikuntzan daude eta ez dago dena zehaztuta, ez amaituta. Ideia asko dauzkate buruan eta lanean ari dira azkeneko emaitza bat lortzera heltzeko. 

Praktika hauek Olabiden egitearen zergatia

"Haurrak hezteko eremu irekia"

bottom of page